Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agosen eskutik

Urte berri honetan jarraitu eginen dugu Mari Mar Agos liburuzainak egiten duen kolaborazioarekin. Hala egin dugu gaurkoan ere eta hainbat nobedade komentatu dizkigu: Ekimenak, Hazien liburutegia, Irakurle taldea, Baziren behin 8 liburutegi,… Mari Mar Agos Irati Irratian:

“Cantando bajo las balas” antzezlanaren estreinaldia larunbata honetan Agoitzen

Asier Anduezak gidatutako eta Ane Gabareinek antzeztutako “Cantando Bajo Las Balas” antzezlana estreinatuko da larunbatean Agoitzen. Millan de Astrayren figura oinarri hartuta umorezko antzezlana bat ondu dute, zeina azken ukituak eta eszenografia Agoitzeko Kultur etxean amaitu duten. Agoitzeko herriarekiko esker onez, estreinaldia doan eskainiko dute eta hori larunbatean izanen da, arratsaldeko 18.00etan. Estreinaldia aitzakitzat hartuta […]

Urte hasierako eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako eguraldia David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Goretti borraskaren bisita jasota asteburuak eta urte hasierak utzitako eguraldiaren errepasoa egin digu David de Andresek . Ondoren aste hasiera honetan izanen dugun eguraldiaren berri eman digu.        David de Andres Irati irratian

Eguberrietako eguraldiaren errepasoa eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Eguberriak Francisen bisita ekarri digu eta honek utzitakoak errepasatu ditugu David de Andres lagunarekin. Ondoren Goretti borraskaren eragina ikusi dugu asteburuko eguraldi iragarpenean.        David de Andres Irati irratian

Aurreko asteko eguraldia eta aurtengo azken eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Fronte hotz batek bisitatu gintuen pasa den astean eta hori bera esan digu David de Andresek. Horren ondotik aste hasiera honetarako zein eguraldi izanen digun kontatu digu, baita urte amaieran eta 2026ko hasieran modeloek ematen dutena aipatu ere. Urte amaieran eguraldi iragarpenen berri izateko Twitterreko @Noainmeteo kontuan emanen ditu Davidek.        David de […]

Pizkundea egitasmoa aurkeztu digu Idoia Zabaltza Euskara teknikariak

Euskalgintzaren Kontseiluak euskaren egoeraz larriturik hizkuntza bera berrindartzeko eta honen aldeko apustua berresteko Pizkundea ekimena antolatu du datorren abenduaren 27ako, Bilboko Bizkaia Arenan. Larrialdi linguistikoari aurre egiteko deia kulturaren bitartez eginen dute lehen ekimen honetan eta hori bera izan dugu hizketagai Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin bere ohiko kolaborazioan. Berak azaldu digu zertan datzan dinamika berri […]

Eguberrietako ordutegia eta nobedadeak Aurizberriko Liburutegian

Aspaldi ez ginela Mari Mar Agos liburuzainarekin izaten eta gaurkoan bere ondora itzuli gara gogotsu. Ohikoa den moduan lanean harrapatu dugu liburutegira liburu berri pila bat iritsi baitira eta hauek sailkatzen ibili da. Aipatu digu gaurko kolaborazioetan ere Eguberrietan liburutegiak goizeko ordutegia izanen duela. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Azaro euritsuari errepaso eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Azaro euritsua izan dugula argi dago eta hala adierazi digu David de Andresek. Ondoren asteburuko eguraldi iragarpenarekin sartu gara, zein eguraldi izanen dugun jakin nahiko bazenute, entzun!.        David de Andres Irati irratian