Pyrenea proiektua eta Artziko Termak hizketagai Aranzadi Elkarteko Oihane Mendizabalekin

Aspaldi ginen Aranzadi Zientzia Elkarteko Oihane Mendizabalekin egotekoak eta gaurkoan aktualitateak bultzatuta beregana jo dugu, aste honetan Artziko Termen erakustokia aurkeztu dutelako. Artziko Termak Kristo Aurreko I mendetik Kristo Ondorengo II.menderaino luzatu ziren eta gerora tailer metalurgikoa izatera pasa zena. Zaragoza eta Burdeos batzen zuen galtzada bazterrean kokatutako eraikina azalerazten aritu dira 10 urtez eta […]

Erroibarretik Ameriketara joandakoen istorio eta datuak barnebiltzen duen liburuaren aurkezpena burutu zuten Erron

2019an Euskal Artzainak Ameriketan Erroibarren egindako festan du sorburua auzolanean sortutako ikerlan itzel honek. Elutseder elkarteak gidatu du Erroibarko Amerikanuak lana, 257 orrialde, 400 argazki eta 70 ilustrazio daramatzan liburuan isladatuta. Nafar Gobernuak emendakin bidez eta 36 mezenasen laguntza bidez finantzatutako lan honetan Elutseder Elkartea, Orreaga Ibarra, Koldo San Sebastian eta Jose Etxegoien parte hartu […]

RENURSE proiektua – Abandonatutako landa-guneak lehengoratzeak zerbitzu ekosistemikoetan duen eragina: landa-ingurunearen trantsizio ekologiko iraunkorrerantz eramatea helburu duena lantzen hasi dira Artzibarren

CSIC barruko Pirinioetako Ekologiaren Institutuak aurrera eramaten duen Renurse proiektuak hasi zuen pasa den urtarrilaren 19an bere bidea Artzibarren. Proiektua Next Generation Europar Batasuneko diru-funtsek finantzatzen dute eta bertan 20 ikerlarik egiten dute lan. Horietariko bat Maria Felipe Lucia dugu eta berarekin izan gara proiektua gertuagotik ezagutzeko. Proiektua bera despopulazioari modu jasangarrian egiteko zein aukera […]

Sancho el Sabio Fundazioak erronkarierari buruzko euskarazko lan bat saritu du 2023ko Ikerketako Unibertsitate Lehiaketan

Joseba Lakarra UPV/EHUko Euskal Filologiako katedradunaren zuzendaritzapean, Leyre Rojo Horrillok egin duen ‘Erronkarieraren ikerketa–egoera gainbegiratuz’ lana izendatu du epaimahaiak lanik onena. Masterreko eta doktoregoko unibertsitate-ikasleentzat eratua izan da lehiaketa, euskal gaiei buruzko ikerketa sustatzeko eta Sancho el Sabio Vital Fundazioaren funtsak erabiltzeko. Rojok 1.000 euroko saria jasoko du eta bere lana erakundearen aldizkarian argitaratuko da. […]

“Nicolas Navallas, latorrigile baten oroimenean/En la memoria de un hojalatero” liburua aurkeztu dute Zangozan

Fernando Uhaldek eta Joseba Urretabizkaiak aurkeztu zuten atzo liburua Zangozako Kultur Etxean. Navallasen bizitza eta oroitzak jasotzen dira bertan, berak eginiko piezen bitartez. Zangozako azkeneko latorrigilea izanik, ondare handia joan zaigu bere heriotzarekin, baina orain, liburu honetan jasota geldituko da betirako. Ikusi Nicolas Navallasen bizitza eta lanak bere wikipediako sarreran.           […]