Nafarroa Oinez egunerako laguntzaile bila jarraitzen dute Zangozako Ikastolan

Urriaren 20an ospatuko dute Zangozan aurtengo Nafarroa Oinez “Piztu!” lelopean. Eguna hurbildu ahala, prestaketak eta lanak handitzen doaz. Oraindik laguntza gehiagoren beharra izanen dutela esan digu Nagorek ikastolako zuzendariak. Jendea animatzen dute edonola parte-hartzera laguntzaile gisa ez bada ere egunean bertan hurbiltzeko deia egun du irratitik. Izena emateko:  https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeo89jzPjeZI_I1bP-ij4uK452TMaBPgTntl5BgmC7KZjm6gQ/viewform   Nagore Zangozako ikastolako zuzendaria Irati […]

Irakasle greba eginen dute ostegunean Nafarroan hezkuntzako sindikatu guztiek deitua

STEILAS hezkuntza sindikatuko kide den Raul aritu da gurekin solasten ostegunean, irailak 26 burutuko duten greba egunaren inguruan. Haien aldarriak eta egunean zehar egonen diren zutabe, elkarreteratze eta manifestazioaren inguruan aritu zaigu. Hezkuntza greba deitzera behartuak izan direla diote sindikatuek gobernuak aldatzeko joerarik ez duela ikusita.      Raul STEILAS sindikatutik Irati Irratian

Burgiko herrian eman zion agurra Baratxinto Fest jaialdiak aurtengo edizioari

Artez lepo bete ditu Baratxinto Fest asteburu honetan Erronkari eta Burgiko kaleak. Ostiralean hasi eta igandera bitarte zenbait emankizun antolatu zituzten Goitibera konpainiako lagunek Burgi eta Erronkariko udalen laguntzarekin. Proposamen ezberdinak izan dira asteburuan zehar eta oro har denak oso harrera ona izan dute antolatzaileen esanetan. Estreinakoz ere, aurten Erronkarin garagardo artisauen xeia antolatu zutela […]

Bueltan da David de Andres bere iragarpenekin, aste bukaera nahasi xamarran

Etenaldi baten ostean bueltan da gurean David de Andres gure meteorologoa aste bukaera nahasi honen inguruko iragarpena emateko. Elurra ez da urrun ibiliko berak adierazi digunez, nahiz eta mendietan soilik izanen den. Iragarpena: Osteguna (Maiatzak 11): Giro goibel eta euritsua zeinetan tenperaturak ere jeitsiko diren ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak lagunduta.Ostirala (Maiatzak 12): Giro goibel eta […]

20000 especies de abejas filma aitzakitzat hartuta haur transexualen gaia landu dugu

Gaur proiektatuko da Estibaliz Urresolak gidatutako 20000 especies de abejas filma eta bertan oso era naturalean lantzen du haurren transexualitatea. Hau aitzakitzat hartuta, egoera beretsua bizitako familia baten bizipena ezagutzera gerturatu gara, Naizen elkarteko kidea den Mikel Lazkozena, zeinak bere alabak 4 urte zituelarik argiki adierazi zuen neskatzat zuela bere burua. Esperientzia beraren nondik norakoak […]

Javier Del Vallek Creciente y Estrella eleberri historikoa aurkeztu zuen Agoitzen

Pasa den ostiralean aurkezten zen Javier Del Valleren “Creciente y estrella” eleberri historikoa AGoitzen. Gurean izan genuen eleberriaz eta bere sormen bizitzaz solasten. Baskoien garaiko eleberria den hau Caligrama editorialak editatu du eta Teodosio de Goñiren inguruko trilogian barnebiltzen da.          Javier Del Valle Irati Irratian:

Egun On, Auñamendi! Hezkuntza departamenduarekin arazoa Pirinioan, Erronkariko konexioa eta Ziberjazarpena Hala Bedin

Larunbatean kontzentrazio deialdia dago Parlamentu aurrean Guraso elkarteek deituta eta honen inguruan Maite Maisterrarekin izan gara elekatzen. Ondoren, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Bukatzeko Estibaliz Linaresek Hala Bedin izandako elkarrizketa ekarri dugu, ziberjazarpenaren ingurukoa. Izenburua: Ekainaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

2021eko Indusketa kanpaina abian jarri du Aranzadi Zientzia elkarteak

Arkeologia hizpide izan dugu gaurko saioan, Aranzadi Zientzia elkarteak 2021eko Indusketa kanpaina abiarazi baitu eta zonaldean bi indusketa gune izanen baititugu. Zalduako parajeko eta Artziko baseliza inguruko indusketa lanetan zuzendari bezala ibiliko da Oihane Mendizabal eta berarekin hitz egiteko aukera ez dugu galdu. Halere ez da gonbidatu bakarra izan, Zalduako indusketetan parte hartutako Eder Martinez […]