Lurrikara multzo bat piztu da Zaraitzu aldean

Lurra etengabeko mugimenduan dagoela beti jakin izan dugu eta batez ere azken hilabete hauetan Zaraitzun piztu den lurrikaren multzoari begira. Intentsitate baxuko 80tik gora lurrikara izan ditugu bik besterik ez direnean nabaritu. Honek beti pizten ditu alarmak eta gauzak argitzeko Antonio Aretxabala geologoarekin hitz egitera joan gara. Berak azaldu dizkigu zergatik gertatzen diren horrelako astinaldiak […]

Egun On, Auñamendi! Ukraina eta Errusiako egoera Hala Bedin eta Karrape irratia

Gaurko saioa Hala Bedi irratiko tertulia batekin hasi dugu zeinetan Iratxe Alvarez eta Ruben Sanchez hartu zuten parte, Ukraina eta Errusiaren arteko gerraz solasean. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Martxoaren 16ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Kongoko egoera Hala Bedin

Gaur Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eta bertatik aritu zaigu beti bezala Martin Juanena. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Maddi Ane Txoperena kazetariari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, zeinetan Kongoko emakumeen egoera biltzen duen. Izenburua: Martxoaren 15eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratiekin hartu-emana

Astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik aritu zaigu Haritz Pascual berri-emailea. Ondoren, Lesakara jo dugu eta Xorroxin irratian Julen Zelaietarekin egin dugu topo bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Martxoaren 14ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Martxoaren 8ko balorazioa, Mendian Hil Hirian Hil eta Erronkariko konexioa

Gaurkoan Martxoaren 8ari begira hasi dugu saioa zeinetan Pirimakumeko Nere Ubau eta Itziar Senberoiz izan ditugun egun honen balorazioa egiten. Ondoren, mendia eta hiria, bizitza eta heriotza lantzen dituen Mendian Hil Hirian Hil dokumentala izan dugu hizketagai Iñaki Peña zuzendariarekin. Bukatzeko, Juan Pito bentara egin dugu bisita eta bertan izan dugu Julian Gabas bertako kronika […]

Heriotza eta bizitzaren arteko hari finean bidea egiten

Gure hurrengo gonbidatua berez mediku dugu Arrasateko Ospitaleko Zaintza Aringarrietako unitatean, baina baditu jada zuzendutako hiru dokumental, zeinetan dolua, oroimena, bizitza eta heriotza lantzen duen. Gonbidatu hau Iñaki Peña dugu eta Mendian Hil Hirian hil dokumentalaren proiekzioa aitzakitzat hartuz berarekin solasteko parada hartu dugu. Larunbat honetan (Martxoak 12) arratsaldeko 19tan izanen dugu Ezkarozeko Ibarreko etxean […]

Pirimakume logoa

Emakumearen egunaren balorazio positiboa egiten du Pirimakume emakume sareak

Martxoaren 8a pasa da baina bertan agertarazitako eskakizunak darraite. Zaintzak partekatu eta sistema publiko baten pean egin beharra zein Pirinioetan berdintasun teknikarien beharra izan ziren nagusi, ahaztu gabe soldata arrakalak, indarkeria matxista eta beste arazo nabarmen. Horien guztien inguruan Pirimakume emakume sareko Itziar Senberoiz eta Nere Ubau izan ditugu gaurkoan. Haiek aipatu bezala geroz eta […]

Egun On, Auñamendi! Auzolotsak, emakumeen pandemiaren inguruko errelatoak eta makro-ukuiluen afera

Saio honen hasieran Xanti Begiristainen auzolotsekin ibili gara, sarekada baten inguruan gertatutakoak ekarri dizkigularik. Ondoren, Karekin Kulturako Kati Leatxerekin izan gara bertan sortutako Covid eta etxeratzeak eragindakoaz solasten diren zenbait emakumeren errelatoak ezagutzen. Bukatzeko, Kaparrotzuko makro-ustiategiaren inguruko informe batek sortutako kalapita landu dugu Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin. Izenburua: Martxoaren 10eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 […]

Valle de Odieta enpresak kasaziora deitu ditu zenbait eragile

Kaparrotzuko makro-ustiategiaren jabe den Valle de Odieta enpresak bere garaian Nafar Parlamentuan euren jokamoldea salatzen duen informea aurkeztutako zenbait eragile deitu ditu kasaziora. Horietako eragile bat Sustrai Erakuntza dugu eta honen inguruan Pablo Lorenterekin aritu gara gaurkoan. Honen aurrean gizartearen babesa eske kanpaina bat abiatu dute eta honetaz ere solastu gara. Babesa adierazi nahi ezkero […]