Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Udako Eskola Ekosoziala

Aste honetan Euskalerria irratira jo dugu salto batean Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Ondoren, Xorroxin irratira  jo dugu Julen Zelaietak ikasturteko azken kronika pasa zezan. Bukatzeko, Baztanen eginen den Udako Eskola Ekosozialaren inguruan solastu gara Gorka Laurnaga lagunarekin. Izenburua: Ekainaren 14ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Elikadura subirautza, emakumeen parte-hartzea eta Erronkariko konexioa

Ostiral honetan biharko Pirinioko Emakumeen topaketak ardatz hartu eta bertan izanen diren bi hizlari/dinamizatzaile izan ditugu. Lehena, Gotzone Sestorain nekazaria zeina biharkoan elikadura burujabetzaz hitz egiten egonen den. Bigarrena aldiz, Mauge Cañada izan dugu solasean, parte-hartzeaz eta emakumearen garrantziaz. Bukatzeko Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Ekainaren 11ko saioa […]

Parte-hartzea eta elikadura subirautza landuko dituzte Pirinioko Emakumeen topaketetan.

Pirimakume sareak antolatu ditu larunbat honetarako Pirinioko Emakume topaketak. Hauen baitan Elikadura subirautza eta parte-hartzea izanen dituzte hizpide. Bi gai hauek landuko dituzten emakumeak izan ditugu gaur gurean, Gotzone Sestorain nekazaria eta Mauge Cañada dinamizatzailea. Amesten dugun Pirinioa irudikatzen jarraituko dute!   Gotzone Sestorain Irati irratian Mauge Cañada Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Geopolitika eta ekonomia Hala Bedin eta euskarazko udako eskaintza

Gaurko saioa Hala Bedi irratia eta Ekai Centerreko elkarlanetik sortzen den Adrian Zelaiaren kolaborazioarekin hasi dugu. Bukatzeko Idoia Zabaltza izan dugu kasu honetan bertan izanen den udarako euskarazko eskaintzaren inguruan solastu zaigularik. Izenburua: Ekainaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Badatoz Pirimakumek antolatutako Pirinioko emakumeen topaketak

Iazkoan ezin ziren aurrera eraman baina aurten bai. Berriz ere elkartuko dira Nafar Pirinioetako bailara desberdinetatik etorritako emakumeak Auritzen. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta etorkizuneko Pirinioa irudikatzen eta elikatzen jarraitzeko hautua berretsi eginen dute. Honen inguruan solasteko Pirimakume emakumeen sareko Cristina Saura lagunarekin izan gara gaurkoan. Cristina Saura Irati irratian

Eskuartean dugu 2021eko ekaineko Mendixut

Hilabetero heltzen da gugana Nafar Piriniotako aldizkaria den Mendixut. Bertako berriak, bertatik idatziak eta Pirinioaren bozgorailu idatzia izan nahi duen aldizkaria dugu eta baita lortu ere. Ekaineko alea eskuartean hartuta Rita Labiano lagunarekin batera aldizkariak dakarrena errepasatu dugu. Aldizkaria harpidedunek jada etxean edukiko dute bestela Auñamendi eskualdean Auzperriko Erburu okindegian, Bizkarretako Dendatxoan , Auritzeko La […]

Egun On, Auñamendi! Pirinioetako emakumeen topaketak eta Karrape irratia

Gaurkoan Pirimakume emakume sareak antolatutako topaketak izan dugu mintzagai. Honetaz solasteko Cristina Saura izan dugu gurean eta berarekin batera errepasatu ditugu topaketetako nondik norakoak. Bukatzeko, Karrape irratira egin dugu bisita, Unai Zabaleta lagunaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Ekainaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Mendixut eta Covid gakoak

Gaurko saioan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Mendixut aldizkariko ekaineko alea errepasatzen aritu gara Rita Labiano lagunarekin. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik animalien arteko gaitzaren transmisioaren inguruan solasean. Izenburua: Ekainaren 8ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Sare sozialak Hala Bedin

Aste honetan Euskalerria irratira jo dugu salto batean Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Ondoren, Xorroxin irratia bisitatzen jarraitu dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko lagunek Mikel Gomez lagunari sare sozialen inguruan egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 7ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Egun On, Auñamendi! Molac legea Hala Bedi irratian eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa Hala Bedi irratiko elkarrizketa batekin hasi gara, Molac legearen inguruan Idoia Eraso kazetariari eginikoa. Ondoren Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Ekainaren 4ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko