Auzperriko liburutegiko berriak: Irakurle taldea, Liburu aurkezpena, neurri eta ordutegi berria

Gaur Auzperriko liburutegira bisitatzea egokitu zaigu. Gaurkoan Mari Mar Agosek azken berriak ekarri dizkigu. Irakurle taldearekin hasi eta ondoren gehitu digu Charo Begué izanen dela ekainaren 4an bere azken liburua aurkezten.Edukiera ere zabaldu egin da liburutegian eta gaineratu digu ekainaren 15ean hasiko dela udako ordutegia (goizez). Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Liburutegiko berriak, Loizuko gizona eta Hizkuntz gutxituen legea

Gaurkoa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu . Bertan Mari Mar Agosen ahotik jaso ditugu liburutegiko berriak .Ondoren Sakon Espeleologiako Oscar Siciliarekin izandako elkarrizketa berreskuratu dugu larunbateko hitzaldia arrastutzeko. Bukatzeko Idoia Zabaltza izan dugu kasu honetan euskarak jasandako azken erasoaren inguruan solasean, Frantziako gobernuak egindako Hizkuntz gutxituen legearen ingurukoa. Izenburua: Maiatzaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia eta Latinoamerika Hala Bedin

Gaurko saio hasieran, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzera. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Fakun Aznarezekin izandako solasaldia ekarri dugu Latinoamerikan zer nolako egoera dagoen jabetzeko. Izenburua: Maiatzaren 26ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Euskarazko antzerki zikloa antolatu dute Auñamendiko Bitxiloreek

Auñamendiko Bitxiloreak Euskararen Ginkanara aurkeztutako 5 lagunek osatzen duten taldea da eta hemendik sortzen da euskarazko antzerki ziklo bat egitearen ideia. Ekainaren 27an hasi eta irailera bitarte hiru emanaldi antolatu dituzte Auritzen bat eta bi Aezkoan. Orain diru-laguntzen bila dabiltza eta ate desberdinak joz aritu dira egunotan. Bonolaguntza batzuk atera dituzte antzerki zikloa aurrera ateratzeko […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Auñamendiko Antzerki zikloa eta Covid gakoak

Gaurkoan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Auñamendiko Bitxiloreak taldeko Iratxe Andueza izan dugu Auñamendi antzerki zikloa aurkezten. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik besarkaden inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Berdintasunean oinarritutako hezkuntzaren kontrako eraso berria

Aurreko legegintzaldian abian jarri zen berdintasunean oinarritutako Skolae programa. Martxan jarri eta berehala hasi ziren euren aurkako kanpaina Nafarroako alderik atzerakoienengandik. Honek salaketa batean amaitu zuen eta salaketa honen amaiera aurreko astean ezagutu genuen zeina Auzitegi Gorenak Skolae hezkuntza programaren aurkako epaia eman zuen. Epaiaren aurka elkartu ziren aurreko ostegunean zenbait sindikatu, tartean Steilas sindikatua. […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietako kronika eta Skolaeren inguruko epaia Steilas sindikatuarekin

Aste honetan Euskalerria irratira jo dugu salto batean Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Ondoren, Xorroxin irratia bisitatzen jarraitu dugu, zeina bertatik Fernando Anbustegik bertako kronika pasa digun. Bukatzeko, Steilas sindikatuko Raul Lopez Ekairekin egon gara Skolae hezkuntza programaren inguruko azken epaiaren inguruan solasteko. Izenburua: Maiatzaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Egun On, Auñamendi! Zonaldeko ondarea eta Erronkariko kronika

Gaurkoa ondarearen inguruan solastu gara saioaren hasieran Jose Etxegoien Xamarrekin. Larunbat honetan hitzaldia duela arrastuz zonaldean dugun ondareaz solasten ibili gara. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Maiatzaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Loizuko gizona eta Aizpeako emakumea hizpide, Jose Etxegoienekin izandako elkarrizketa arkeologiaren eta ondarearen inguruan

Ondarearen  inguruan ikertua dugu gure hurrengo gonbidatua. Horri lotuta bihar hitzaldi bat ematen ibiliko da Sakon Espeleologia elkarteko Oscar Siciliarekin eta Iratxe Anduezarekin, Loizuko gizonaren eta Aizpeako emakumearen ingurukoa. Honen inguruan elekatzen Jose Etxegoien Xamar izan dugu gurean. Luze eta zabal aritu gara ondarearen eta honen mantentzearen inguruan, baita honen promozioaz ere.     Jose […]

Egun On, Auñamendi! Katalunia eta Karrape irratira bisita

Ikusita Kataluniako egoerak iraulketa bat izan duela gure laguna den Joan Tornesekin egotera joan gara bertako azken berriak ekar zitzan. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Maiatzaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko