Egun On, Auñamendi! Laurentxi elkarteko ikastaroak, Karrape irratia eta COVID txertoaren itxaropena

Gaur Laurentxi elkarteko Bea Octavio izan dugu, aurten prestatu dituzten ikastaro berrien inguruan solasteko. Ondoren, Karrape irratira egin dugu bisita Unai Zabaletaren ahotsatik leitzaldeko kronika jasotzeko. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko tartearekin izan gara COVID gaitzari aurre egiteko txertoan dagoen itxaropenaz aritu delarik. Izenburua: Urriaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Venezuelako azken gertakariak

Gaurkoan Hala Bedi irratitik hartutako Mikel Morenoren elkarrizketa ekarri dugu, Venezuelan izandako azken gertakarien ingurukoa. Ondoren, Aralar irratia bisitatzen egon gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Izenburua: Urriaren 13ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Irati Orreagak zozketa berria martxan jarri du

Hirugarren urtea da Irati orreaga turismo elkargoak zozketa abian jartzen duela. Aurten nobedade nagusiena sari bakar bat izatetik 5 izatera pasa direla. 30€-tako gastuarekin zonaldeko negozietan partizipazioak lor ditzazkezu eta zozketan sartu. Honetaz solasteko, Agroturimos Maricruzeko eta bertako lehendakaria den Alicia Mendiverekin izan gara. Alicia Mendive Irati irratian.

Egun On, Auñamendi! Irati Orreagako zozketa eta Erronkariko kronika

Gaurko saioa Irati Orrega turismo elkargoko lehendakaria den Alicia Mendive izan dugu gurean, Irati Orreagak abian jarritako zozketaz aritzeko. Ondoren, Erronkariko ibarrean dagoen Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasek bere kronika pasa zezan. Izenburua: Urriaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Esaren inguruko informea eta Pernando Amezketarra

Fundacion Nueva Cultura del Aguak Esaren segurtasuanaren inguruan ateratako azken txostena izan dugu hizketagai Antonio Aretxabala geologoarekin. Ondoren, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Pernando Amezketarraren inguruko bi kontakizun ekarri dizkigu gaurkoan. Izenburua: Urriaren 8ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Esaren segurtasuna ezbaian

Atzoko egunean aurkeztu zuen Fundacion Nueva Cultura del Aguak Esaren inguruko txostena. Beste hiru txosten( Zangotzako udalekoa, Nafar Gobernukoa eta Ebroko Konfederazioak eginikoa) aintzat hartuta informe sakon bat egin dute. Honen inguruan solasteko Antonio Aretxabala geologoarekin izan gara. Berak azaldu digunez Esako urtegiko presak sustengatzen duen magalak labaintzen ari da 2 eta 4 mmilimetro hilabeteko […]

Sorogaingo tumulo berria aztertzen

Bazterrak arakatzen ibiltzen ohi da Juan Mari Martinez Txoperena. Arakatze horiek hainbat aurkikuntza egitera eraman ditu, azkenengoa Sorogaingo aterpetxetik gertu agertu den Tumulo bat litzateke. Holako monumentuak nola identifika daitezkeen azaldu digu eta baita zertarako balioko zuten ere. Juan Mari Martinez Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia eta azken gertakariak

Gaur Sare Herritarrako Mikel Mundiñanorekin izan gara azken gertakarien inguruko iritzia eman zezan. Gertakari hauen barnean azken atxiloketak, tontorren erronka eta urriaren 24 mobilizazioa liratezke. Ondoren, Karrape irratira egin dugu bisita Unai Zabaletaren ahotsatik leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Urriaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Sorogaingo tumuloak, Aralar irratia eta Covid 19a Elhuyar fundaziotik

Aurreko batean egin zuen aurkikuntza Juan Mari Martinez Txoperenak Sorogainen. Hiletetarako erabilitako tumulo bat Sorogaingo aterpetxetik gertu eta aurkikuntza honetaz aritu gara. Ondoren,  Aralar irratia bisitatzen egon gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundazioak Covid 19aren inguruan bidalitako pilula jarri dugu. Izenburua: Urriaren 6ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]