Egun On, Auñamendi! Etorkizuna lehen sektorean eta pandemiaren egoera Naiz irratian

Gaurkoa lehen sektoreaz solasten hasi gara EHNE sindikatuak sektore honen etorkizunaren inguruko hitzaldia antolatu baitu ostegunean Agoitzen. Honetaz, Nafarroako idazkaria den Felipe Etxetxikia izan dugu solasean. Bukatzeko, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu Ugo Mayor ikerlariarekin zeina pandemiaren egoeraz hainbat hausnarketa utzi dizkigun. Izenburua: Uztailaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]

SOS Ostalaritza, berriz ere neurri berrien jopuntuan

Pandemiaren hirugarren olatuan gauden honetan asteartean neurri berriak iragarri zituen Nafar Gobernuak. Horrek suposatuko duena ikertu dugu ostalaritzaren ikuspegitik Iosu Eseberrik lagunduta. Terrazak baimentzen badira ere zonaldean ostatuen itxierak ekarriko dituela gaineratu du. Neurri berriei erantzuteko eta sektorearen erreskate bat eskatu nahiean mobilizazioak deitu dituzte, baita zonaldean ere. Iosu Eseberri Irati irratian