Egun On, Auñamendi! Nafarroako makro-proiektuak eta ERA guraso euskaldunen tartea

Gaurko saioa Sustrai Erakuntzako kidea den Pablo Lorenterekin hasi dugu. Nafarroan pil-pilean diren hainbat makro-proiektuen azken berriak errepasatu ditugu bere laguntzarekin. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Era Nafarroak sortutako guraso eskolaren inguruan solasten. Izenburua: Azaroaren 12ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia eta Ezkarozeko Jakiak Ehuntzen

Gaurko saio hasieran, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzeko. Gaurkoan ere, ostiralean elikadura subirautzaren inguruko jardunaldien bi hitzartze ekarri ditugu, Azpeitiko Elikaguneakoa eta Baztango Saporeakekoa. Hor izan ditugu Josu Labaka eta Ana Iriarte besteak beste bi proiektuak azaltzen. Izenburua: Azaroaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Euskara planak enpresetan eta Elhuyar fundazioko Covid gakoak

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Ondoren, Hala Bediko lagunek Paul Bilbao Kontseiluko idazkariari lan mundua euskalduntzeko planen inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz isolamenduaren inguruan aritu zaizkigu. Izenburua: Azaroaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Xorroxin eta Euskalerria irratira bisita eta Txapela Buruan saioa

Gaur Hamaika telebistak egindako Txapela Buruan saioaz mintzatu gara bere azken protagonistarekin, Garraldako Gonzalo Santomarekin alegia. Ondoren, Euskalerria irratira jo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan . Gaur gainera bere urtebetetzea zela eta zoriondu dugu. Bukatzeko, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Julen Zelaietak pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Izenburua: Azaroaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 […]

Egun On, Auñamendi! Gartzeletako osasun eskumena, Adiorik gabe eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa Hala Bedi irratiko lagunek Salhaketa Nafarroako kidea den Libertad Francesi eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Iruñeko espetxearen osasungintza Nafarroan kudeatu dezaten elkarretaratzea burutu baitzuten. Ondoren, Adiorik Gabe ikuskizuna eta Mikel Zabalzaren kasua izan dugu irizpide Mireia Gabilondo lagunarekin. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkari ibarreko berriak pasa zitzan. Izenburua: Azaroaren 6ko saioa […]

Mikel Zabalza adiorik gabe

Donostia 2016 kultur hirirako hainbat biktimen inguruko produkzio artistikoak burutzeko deia luzatu zuten. Deialdi horretan parte hartu zuen Mireia Gabilondo, hasieratik argi zeukalarik Mikel Zabalzaren inguruko produkzioa eginen zuela. Gaurkoan, Mireiarekin izan gara obraz eta Mikel Zabalzaz mintzatzen. Berak gaineratu digunez gustora geratu zen ateratako obrarekin eta bertaratzera animatu gaitu. Mireia Gabilondo Irati irratian.

Egun On, Auñamendi! Gartzeletako egoera eta ibiltarien doinua, Florecica dokumentala eta Manex eta hondartza

Gaurko saioa gartzeletara begira jarri gara Sare Herritarrako Mikel Mundiñanoren laguntzarekin. Ondoren, arratsaldean proiektatuko den Florecica dokumentalaren egilea den Juan Luis Napal izan dugu, dokumentalaz eta Josefina Lambertoren bizitzaz elekatzen. Bukatzeko, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Manexen istorioekin jarraitu du, Manex eta hondartza izenburua duen istoriarekin alegia. Izenburua: Azaroaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu […]

Josefina Lamberto, argidun loretxo kementsua

Josefina Lamberto, frankistek eraildako Maravillas Lambertoren ahizpa dugu. Josefina betidanik emakume borrokalaria eta kementsua izan da, batez ere oroimen historikoaren alorrean. Bizitza osoan bere ahizparen istorioa zabaltzen egon den laguna dugu eta hainbat ekinbidetan parte hartutakoa ere. Horrelako pertsonai bai dokumental bat behar zuela ohartu ziren Juan Luis Napal eta Virginia Senosiainek, aurreko dokumental baterako […]