Egun On, Auñamendi! Aurizberriko liburutegia, Karrape irratia eta AEB-tako egoera

Saio hau Aurizberriko liburutegian hasi dugu, aste honetan publikoari irei baitizkio ateak. Liburutegiaren ingurukoak Mari Mar Agos kolaboratzailearekin landu ditugu. Ondoren, Karrape irratia bisitatzen jarraitu dugu eta bertatik Unai Zabaleta aritu zaigu kronika pasatzen. Bukatzeko Naiz irratiko lagunek AEBetan dagoen Samiñe Irigoieneri eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera George Floyden kasua dela eta. Izenburua: Ekainaren 4ko […]

AEK-ako aurre-matrikulazio kanpaina abian da

Euskara ikasi nahi duenak ez du aitzakiarik, badu Pirinioetako euskaltegiren batetik pasatzea eta izena ematea, Pausu hori emateko aurten ere hainbat onura ekarri ditu AEK-ak. Uztailaren 8a bitarte %5eko deskontua egiten dute eta ez hori bakarrik, Pirinioetako euskaltegietako ikasleek ETS taldearen Aukera Berriak kantuarekin bideo eder bat sortu dute, klaseetan dagoen giroa azaleratzeko asmoz. Honetaz […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, AEK-ko aurrematrikulazioa eta Covid-19a gartzelan

Gaurkoa, Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eta bertatik Martin Juanena aritu zaigu kronika pasatzen. Ondoren, Etxabarrengoara jo dugu, AEKako aurre-matrikulazio kanpainaz solastera Izaskun Zabaltzarekin. Bukatzeko, Naiz irratiak Aitziber Coello preso ohiari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera espetxe barneko errealitatea ezagutzeko. Izenburua: Ekainaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aste hasierako abisuak eta Martinez Saura sendiaren zerrenda

Gaur, aste hasiera zenez hainbat jakinarazpen eman ditugu, liburutegikoak, Astean Behin jolasekoak eta euskaltegikoak kasu. Bukatzeko, Saura Martinez sendiak egindako zerrenda berreskuratu dugu eguna alai zezaten. Izenburua: Ekainaren 1eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! ETB1 eta euskara eta Jon Gurtubairen zerrenda

Gaurkoa Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi gara. Gaurkoan ETB1en boikota euskarari titulutzat duen iritzi artikulua ekarri digu gure lagunak. Ondoren, Pirinioko Soinu Bandan jarritako Jon Gurtubairen zerrenda berreskuratu dugu eta gozatu ere. Izenburua: Maiatzaren 28ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko