Gure adinekoengandik ikasiz dinamika ezagutu dugu

Horretarako, AEIOZu elkarteko Edurne Almirantearena izan dugu gurean. Dinamika hau, gure zonaldeko edadeko pertsonen garaiko istorio, kantu edota pasarteak jasotzea du helburu. Formatu ezberdinetan egin daiteke, bideoz, audioz edota idatziz. Laguntza behar izanez gero bolondres sareak edota Auñamendik Gizarte zerbitzuen mankomunitatearen bitartez egin liteke. Ondoren, jasotako ekarpenak, gureamatxi.wordpress.com helbidean jartzen joango dira. Ekarpenak maiatzaren 12ra […]

Pirinioko Taupadak atzeratu egingo da

Maiatzaren 16rako aurreikusia zegoen Pirinioko harrotasuna azaleratu behar zuen jaia, Otsagin. Hala ere, ikusita Covid-19ak eragindako egoerak ez zuela ahalbideratuko ospakizuna aurreikusita zegoen moduan egitea, atzeratzea erabakit dute Pirinioan Lan eta Bizik, Bizirik Gaudek eta Txantxalanek. Dena den, hori ez du esan nahi ez dela ezer eginen, Aitziber Larreak gaur adierazi digun moduan, aldarrikapena ez […]

Egun On, Auñamendi! Pirinioko Taupadak, Gure adinekoengandik ikasiz dinamika eta Aralar irratia.

Gaur Erroibarrera jo dugu lehendabizi, Pirinioan Lan eta Bizin jarduten duen Aitziber Larrearekin egotera, jakin nahi genuen eta zer gertatu behar zen Pirinioko Taupadak egitasmoarekin. Ondoren, AeioZu elkarteko Edurne Almirantearena izan dugu, ” Gure adinekoengandik ikasiz” dinamikaz solasten. Bukatzeko, Larraun aldera hartu dugu bidea Martin Juanenaren kronika jasotzeko. Izenburua: Maiatzaren 5eko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Astean behin, Gizarte zerbitzuen mankomunitateen egitasmo berriak eta Ibarraetxeako Pirinioko Soinu Bandaren errepikapena

Apirila atzean utzi dugu, inork lapurtuko baligu bezala. Gaurko saioan hemendik aurrerako hainbat dinamikaren berri eman dugu baita Aezkoako Gazte Asanbladak dinamizatzen duen Aezkoako Astean Behin jolasak 6. astean sartu dela. Jolasteko gure sare sozialetan eta gazte asanbladakoetan duzue aukera. Ondoren, errezetario eta Aeiozu elkarteen egitasmoen gainetik emandako zertzeladak izan ditugu. Bukatzeko, Pirinioko Soinu Bandako […]

Sans Nom Sarea, naziei aurre egin zien sarea

Aurreko asteburuan Kanalduden estreinatu zuten honen inguruko dokumentala. Garaian Mendibetik Orbaitzetara zegoen sare klandestino batetaz jarduten zena. II. Mundu Gerraren baitan garrantzi handiko sarea izan zen eta honen inguruan dokumental bat egitea proposatu zioten gure gonbidatuari, Beñat Iturriozi. Dokumentazio lan bikaina egina zuten jada eta Bira Produkzioakeko lagunek hornitu zuten ere. Beñatekin batera errepasatu ditugu […]

Egun On, Auñamendi! Manex eta kanpotarra, Sans Nom Sarea eta Pirinioko Soinu bandaren mix dantzagarria

Ostegunetan, bi astetan behin, Xanti Begiriristain Madotzen presentzia izan ohi dugu. Hala izan da gaurkoan ere. Gaur Manexen istorio berri bat ekarri digu Manex eta Kanpotarra izenburua zuena. Ondoren, Beñat Iturriozekin izan gara Sans Nom Sarea dokumentalaren inguruan solasten, II. Mundu Gerran eratutako nazismoaren kontrako sare klandestinoaren inguruko dokumentala alegia. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandak utzitako […]

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia eta Pirinioko soinu bandaren euskal taldeen nahasketa

Gaurkoan Pirinioko Soinu Bandak utzitako kantu eskaeren euskal taldeen nahasketa egin dugu. Tartetxo bat ere aprobetxatu dugu Karrape irratira jotzeko eta Unai Zabaletaren ahotik euren kronika jasotzeko. Izenburua: Apirilaren 29ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda 29.atala: Jokin Martinezen itzulera

Gurean aspaldi egondakoa zen Jokin Martinez baina itzuli egin da zerrenda berri batekin eta guk biziki eskertzen diogu. 70-80. hamarkadetako musika izan dugu entzungai eina handi batean eta a zer nolako tematzarrak! Abestiak: Deep Purple – Perfect Strangers Pogues – Fiesta The Guess y Who – American Woman America – Un caballo sin nombre ZZ […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Pirinioko Soinu Banda 29.atala

Gaurkoan asteartero legez Aralar irratia bisitatzen hasi dugu saioa. Bertatik Martin Juanena aritu zaigu kronika pasatzen. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan Jokin Martinezek bere bigarren zerrenda helarazi digu. Izenburua: Apirilaren 28ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko