Egunon Auñamendi! Hauteskunde osteko emaitzak, balorazioak eta elkarrizketak

Azaroaren 10eko hauteskundeak aztertu ditugu, herriz herri, Pirinio osoan. Auritzen Unai Irigarairen iritzia jaso dugu, eta Joseba Martinezek ere igorri digu Erroibarreko balorazioa. Euskalerria irratiko Lohitzune Amatriak aukera eman digu Nafarroako emaitzak aztertzeko eta bigarren orduan PSNko Ainhoa Unzu erronkariarrarekin mintzatu gara. EH Bilduk Madrilen izango duen ordezkaria, Bel Pozueta ere Irati irratian mintzatu da, […]

Egunon Auñamendi! Pirinioa zuritu du elurrak

Lehen elurtea Auñamendietan, gure ibarretan. Zuri zuri esnatu gara gaur. Eta elurrak, polita izan arren arazoak ere sortzen ditu bazterretan. Aziendak bildu behar, mendietako kabalak, errepide bazterretan arazoak, zuhaitz eroriak…. eta beste. Argazkiak igorri dizkigute entzuleek, ibar ezberdinetakoak. Mila esker guztioi. Elurra pirinioetan, irratsaio berezia

Egunon Auñamendi!
Aurizberriko eskola, Emergentziazko poesia eta @iruna_udala twitter kontua

Mamitsua eta berezia izan da gaurko saioa. Nekane Miñorekin Aurizberriko eskolaren historiaren berri jakin dugu. Gero Poesia de Emergencia delako proiektua ezagutu dugu, telefono bidez poema bat entzun ostean. Iruñeko udalean twitter kontuaren inguruan izandako afera ezagutu dugu. Administrazioan euskarak egun dituen trabak ekarri dizkigu gogora Idoia Zabaltzak. Izenburua: Azaroaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Egunon Auñamendi! Lurrama azoka Miarritzen eta Leitzako albisteak

Anauzeko Miren Harinordoki laborariarekin Lurrama azokari buruz aritu gara Irati irratian. Asteburu honetan burutuko da laborantza herriko eta iraunkorraren azoka Miarritzen, klimaren kezka buruan dutela eta Nafarroa herrialde gonbidatu moduan.Leitzako Karrape irratitik bertako albisteak kontatu dizkigu Unai Zabaletak. Izenburua: Azaroaren 6ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Xiberuko ikastolen alde, gabonetarako saskiak salgai

ikaskoli.eus Xiberuako ikastolen aldeko saskiek salmente Erosteko epea: Azaroaren 1etik Abenduaren 1era Saskiak jasotzeko puntuak:. Aezkoa: Irati irratia Aribe. Erroibar: Urrobi Kanpina; ostiraletik igandera jasotzeko aukeraErronkari: Santxonea etxea Auritz: Dudarik izan ezkero: 603726216

Zinelur, elikadura eta nekazaritza lantzen dituen zinemaldia Iruñean

Zinelur elikadura eta nekazaritzari buruzko dokumentalak lantzeko zinemaldia da, gaur hasi eta hiru egunez Iruñean Nafarroako filmotekan eskainiko dutena. Guk Juanma Intxaurrandieta elkarrizketatu dugu Intia Reyno Gourmeteko arduraduna. Elkarrizketa entzuteko.

Egunon Auñamendi! Nafarroako Berdintasun Institutuarekin solasean

Pirinioko emakumeen topaketen karietara mintzatu gara Marian Garcia INAIko (Nafarroako Berdintasun Institutua) kidearekin. Aurretik Euskalerria irratiko eta Xorroxin irratiko albisteak jaso ditugu gurean. Larunbatean Ruper Ordorikak Ariben emandako kontzertua ere gogoan hartu dugu, nola ez. Izenburua: Azaroaren 4ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko