Mundua plastikoz bete dugun honetan…

Gaurkoan Jose Ignacio Ubau izan dugu estudioan udako atsedenaldiaren ostean. Munduaren egoeraz aritu gara berarekin, eta planetan nola izorratzen hartu du hizpide Aribekoak. Plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioak aztertu eta egoerari aurre egiteko dekalogoaren berri eman digu. Elkarrizketa entzun nahi baduzue.

Eneko Villegas: “Aezkoan elkartasun eta babes handia jaso dut, eta oso eskertuta nago”

Eneko Villegas Irati irratiko esataria da eta datorren irailaren 16tik aurrera Madrilen epaitua izango da. Irailaren 10eko (asteartea) programa berezia izan da, Eneko bera izan delako gure gonbidatua elkarrizketa saioan. Elkarrizketa sakona eta hunkigarria izan da eta hemen duzue entzungai (euskaraz). >> Elkarrizketa gaztelaniaz

Egunon Auñamendi! Elkartasun mezu bat Eneko Villegas Irati irratiko esatariari

Gaurkoan, asteartero bezala, saioa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Hantxe izan dugu Martin Juanena bere kronika pasatzen. Ondoren Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu. Gaurkoa saio berezia izan da, Eneko Villegas Irati irratiko kidea elkarrizketatu du Patxi Gaztelumendi esatari heldu berriak. Dakizuenez, Eneko astelehenetik aurrera Madrilen epaituko dute 11/13 makrosumarioan. Aezkoan, Atarrabian eta Euskal Herrian […]

Euskara, oztopoak eta Manex eta salmenta

Gaurkoan, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioa izan dugu. Gaurko honetan ohartarazi gaitu azkenaldian Garraldan egondako hainbat ekimenetan euskerak izan duen presentzia eskasa. Berriz , oztopo arkitektonikoez hitz egin beharrean egon gara ere, ez baitira holako oztopoei erantzuna ematen ari. . Hori behin azalduta Manex gaztetxoaren 37. istorioa kontatu digu, aitaren animalien salmentan gertaturiko pasadizo xelebre bat, […]

Egun on, Auñamendi

Gaurko saioa Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan euskararen erabileraren eta oztopo arkitektonikoen inguruko hausnarketa bat eta Manexen 37. istorioarekin etorri zaigu. Gero, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko kidea den Laura Igantzirekin izan gara larunbatean izanen den Artzain eguna aitzakitzat hartuta. Bukatzeko Mikelats dantza taldeko Oihane San Martin izan dugu Ohiturak ikuskizunaren inguruan solasten. Eta, […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, saio hasieran Jose Ignacio Ubauren lehen sorospenen gomendioen kolaborazioa berreskuratu dugu. Bukatzeko Eguzki irratiko lagunek Eneko Villegas gure esatariari eginiko elkarrizketa ekarri dugu aurki izango duen epaiketaren harira. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu!Entzun! Izenburua: Irailaren 4ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, asteartero bezala, saioa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Hantxe izan dugu Martin Juanena bere kronika pasatzen. Ondoren, Naiz irratiak Aitor Agirrezabali eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Altsasuko gazteei eginiko elkarrizketaz jabetzeko. Bukatzeko Esne bidea 3 dimentsioetan eztabaidagai duen Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Paisaiaz jabetzeko guztion zentzumenak behar dira

Gaurkoan gure hurrengo gonbidatuarekin paisaiaz solastea suertatu zaigu. Askotan esan dugu kolaboratzailetzat dugula hainbatetan jo behar baitugu bearengana. Gonbidatua Karekin Kulturako Kati Leatxe dugu, paisaiaren ikuspegi soziala dinamizatzen ari baita Pirinio eskualdean. Ondoren jardunaldiak eginen dira Irailan eta horrek paisaiaren dokumentua ekarriko duela azaldu digu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko