Auzperriko liburutegiaren normaltasun berria
Jarraitzen dugu normaltasunera itzultzen eta horretara Aurizberriko liburutegiak ari zaigu egokitzen. Gaurkoan Mari Mar Agos izan dugu irizpide berriak azaltzen. Marimar liburuzaina Irati irratian
Jarraitzen dugu normaltasunera itzultzen eta horretara Aurizberriko liburutegiak ari zaigu egokitzen. Gaurkoan Mari Mar Agos izan dugu irizpide berriak azaltzen. Marimar liburuzaina Irati irratian
Gaurkoa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu eta bertatik Mari Mar Agosek ekarri dizkigu azken nobedadeak. Ondoren, Idoia Zabaltzarekin izan ohi genuen kolaborazioa berreskuratu eta udan euskara zerbitzuak aurrera eraman behar duen dinamika azaldu digu. Bukatzeko, Naiz irratian EH BAiko Iker Elizalderi Ipar EHko hauteskundeen inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Uztailaren 2ko saioa Iraupena: […]
Hiru urte pasa dira Pirinioarendako 5 minutu eskatzen ibili ginela. Ezkeroztik lan handia egin da eta egiteke dago. Horren bidean Nafar Gobernuak, Pirinioko Mahaiak eta bertako kolektiboek Gu Pirinioa ekimena jarri dute abian. Gaurkoan, honen aurkezpena ekarri dizuegu oraindik lan asko geratzen zaigula ikusirik. Aurkezpena Irati irratian
Gaur saioa Hala Bedi irratian duten kolaborazio batekin hasi dugu. EHNE Bizkaiako Aner Mimenza agroekologiaren inguruan aritu zaigularik. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletarengandik bertako kronika jasotzera. Bukatzeko, atzoko Gu Pirinioa egistamoaren aurkezpena ekarri dugu. Izenburua: Uztailaren 1eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Gaurko saioa abisu bat pasatzen hasi dugu. Ondoren Lekunberri aldera jo eta Martin Juanenarekin elkartu gara bere kronika pasa zezan. Bukatzeko, Txorrota landetxetik helarazitako musika zerrenda jarri dugu. Izenburua: Ekainaren 30eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Gaur, astelehena izanik Arrazolan lan egiteko lan deialdia luzatu dugu Aezkoako Batzarreak eskatuta. Bukatzeko, Karlos Bueno Patok egindako zerrenda berreskuratu dugu eguna alai zezan. Izenburua: Ekainaren 29ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Nafarroako Auzitegi Gorenak Kaparrotzun ezarri nahi zen 7500 behi makro-ukuiluaren inguruko sententzia atera berri du. Egoera berri honek zer nolako eragina izanen duen abeltzaintza eredu desberdinengan ezagutu nahi izan dugu eta horretarako Fermin Gorraiz EHNE sindikatuko laguna izan dugu gurean. Fermin Gorraiz Irati irratian
Gaurko saioa lagun zahar bat bisitatzen hasi dugu, Erronkariko Juan Pito bentara joan baikara Julian Gabasekin egotera. Ondoren, EHNE sindikatuko Fermin Gorraizekin izan gara makro-ukuiluen inguruko sententziaz elekatzen. Izenburua: Ekainaren 26ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Gaur goizean izan da agerraldia Katakrak aretoan Iruñean. Ez da nolanahiko data gaur torturaren kontrako nazioarteko eguna bauta. Agerraldian azaldu dute zein izango den dokumentalaren kartela. Dokumentala Non dago Mikel? izenburua izango du eta adierazi dutenez udazkenean estreinatuko da. Kartelari dagokionean, Mikel Zabalzaren irudia Bidasoa ibaiak eta Iratiko Oihanak inguratzen dute. Iluntasuna da nagusi uretan […]
Gaurkoan Xanti Begiristain Madotzek Manexen istorioak alde batera utzi eta Eusko Jaurlaritzak komunikatzerakoan euskararekiko duen jarrera salatu nahi izan du idazki baten bitartez. Xanti Begiristain Irati irratian.