Belagoa bertikala

POCTEFA proiektuaren baitan kokatzen den lehiaketa da Belagoa Bertikala. Lakora eta Lakartxela mendiak igoko dituzte ehunka lasterkariek larunbat honetan. Guzti honetaz solasteko ADI-IKE-ko laguna den, Aitor Perez izan dugu. Berak aipatu digu nondik datorren froga hau egitearen ideia eta nola ez bertan parte hartzera gonbidatu gaitu. Lasterketaren web orria: http://belaguabertikala.com/ Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Garapen jasangarriaren aldeko ekimen mugikorra

Horrelakoa da “Biela y Tierra” proiektua. Garapen jasangarria eta nekazaritza ekologikoa barnebiltzen dituen proiektua. Zaragozatik irten eta 2500 km egitera doaz gure hurrengo bi gonbidatuak, Ana Santidrian eta Edurne Caballero. Ekimen honetan lehen aipatutako helburuak dituzten iniziatiba ezberdinak bisitatu dituzte(100dik gora), horien artean Trigolimpio, Mari Cruz nekazal turismoa eta Lakabe. Ekimenaren web orria: Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa Erronkari ibarra bisitatzen hasi dugu. Hantxe ADI-IKEko kidea den Aitor Perez topatu dugu eta berak lagundua Belagoa Kilometro Bertikalari egin diogu errepasoa. Bukatzeko bikote bat izan dugu “Biela y Tierra” proiektuaren barnean dabiltzan Ana Santidrian eta Edurne Caballero izan ditugu proiektu bera aurkezten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, asteartero bezala, saioa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Hantxe izan dugu Martin Juanena bere kronika pasatzen. Ondoren, Naiz irratiak Maite Ubiriari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, G7 gailurrak zer ekarri duen jakiteko. Bukatzeko Behe paliolitikoan Praileaitzen egondako gizakien inguruan solasten duen Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

G7 gailurra, suteak, Open Arms eta Aste Nagusia

Gurekin egoten den aldioro Karlos Bueno Patok aktualitatean zehar dantzan jartzen gaitu. Gaurkoan zati handiena G7koen Biarritzeko gailurrak eraman du baina ezin aipatu gabe utzi azken egunetako suteak, mediterraneoan gertatzen ari den migrazio krisia eta Bilboko Aste Nagusian egondako presoen argazkien afera. Bukatzeko Aribeko feriaren inguruan aritu zaigu ere. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Poesía de emergencia eta idazkera kreatiboa

Proiektu berri bat eman digute aditzera, “Poesía de Emergncia” deitzen dena. Horren partaide Karekin Kulturako kidea den Kati Leatxe izan dugu gaurkoan proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Emakume mugitua eta saiatua dela jakinik ikastaro berrien inguruan galdetzeko aukera ez dugu galdu eta aipatu digunez, idazkera kreatiborako bi leku dituztela, beraz agudo ibili. Poesia de Emergencia zenbakia: […]