Ai, ene onetsia! Nafarroako Pirinioaurreko euskara aztertzen duen liburua

Igari den leinabentuaren 10ean aurkeztu zuen Izagaondoa Ibarra Elkarteak liburua, eta ondoren, Urrotzeko San Martingo Ferietan ale guztiak saldu. Nafarroako Pirinioaurrea eta Pirinioetako hegoaldeko herrien euskara aztertzen du XVI-XX mendeetan, ez baitzegoen orain artio euskualde horretako euskara ikertu duen lanik, eta hori betetzera dator Gorka Lekarozen lanak.      Gorka Lekaroz Irati Irratian:

Nafarroa Oinez 2024 Zangozan! PIZTU!

Zangozako Ikastolak Nafarroa Oinez aurkeztu zion Zangozaldeari Cantolagua pilotalekuan. Batetik, 2024ko Nafarroa Oinezen helburuak, leloa eta logotipoa aurkeztu dituzte, eta bestetik, Nafarroa Oinezeko aurtengo materialaren desfile herrikoia egin zen. Hiru Nafarroa oinez antolatu ditu Zangozako Ikastolak orain arte eta haiei esker ikastola garatzen joan da. Euskalzaleon saretzeak eraman izan ditu aurrera ekimen hauek. Gu Zangozako […]

Gardeko alkate berriak ilusioz ekinen dio bihar udalari

Erika Elgueta izendatuko dute bihar alkate Gardeko Udalean. Kanpotik etorrita den arren, Pirinioetako herrigintzan lan egiteko gogotsu dago , eta bere lantalde berriarekin batera udal parte hartzailea sustatuko dute herrian. Orain arteko alkateak, Jose Javier Etxandik, 26 urte eman ondoan hasiko da Erika herria kudeatzen; beretako “ikasketa handia izanen da Txabinaren esperientzia jasotzea”. Guk Irati […]

Olentzero ezagutzeko liburua aurkeztuko dute Agoitzen

Taupadak kooperatibatik,  Agoizko Haur Eskolaren kudeatzaileak, denbora bat zeraman ikazkinaaurkezteko beharra ikusten, urtero Agoitz bisitatzen baitu. “Bizi dugun kultura-aniztasuna gero etahandiagoa da, eta, beraz, gure txiki guztiek Olentzero ezagutzearen garrantzia ikusten genuenhezkuntza-taldean” azaldu digu Garazi Labianko Haur Eskolazo zuzendriak. Gaur Agoitzeko Panpoxa liburutegian, ipuin-kontataketa bidez, aurketzuko dute ipuina.       Garazi Labiano Irati Irratian:

GALUZERRITA TXOKOA: agurra

Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldea izan dugu berriz ere gurean. Oraingoan denboraldiko azken saioa eskaini digute, baita Amaiurren urtebetetzea ospatu eta zorionak kantatu ere! Esker mila, kuadrila, astez-aste eginiko lanarengatik eta Irati Irratiari emaniko bizitasunagatik. Sarri artio!       Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:

Gure Zirkua heldu da ETB1-era!

“Gure Zirkuak”, Iker Galartzak sortutako Euskal Herriko lehen zirku ibiltariak, 6 urte daramatza Euskal Herriko herri eta txokoetan magia, poza eta ilusioa zabalduz, eta laster ETB1-en “GURE ZIRKUA HELDU DA” saioan zirku batean 24 orduz bizitzea zer den ezagutuko dugu. Gu saioko zuzendariarekin izan gara, kontatu diezagun nola igari duten grabazioa udako hilabeetan Euskal Herrian […]

Aezkoako Kultur Olak, sasoi emankor baten ondoan, borta itxi du datorren bedatsera artio

9 hilabetez zerbitzua eman du aurten lehenbizikoz, Aezkoako Batzarre Nagusiak egokitu ondoren.  Ibarreko ondare natural, kultural eta historioari dedikatua dago espazioa, eta bi langile egon dira  dinamizatzen. Turismo sasoia amaiturik, gu horietako batekin izan gara, Patxi Gaztelumendirekin,  balorazioa egin dezan eta bere lanaldia nola igari duen kontatu diezagun.             Patxi […]

Hatortxu Rock-en muntaketa lanen azken txanpa!

Su eta fuego ari dira Atarrabian azkeneko aste hauetan muntaketa eta prestaketa lanetan boluntario-sare handia, ortzilarerako dena prest izateko. Euskal preso eta senideen aldeko festibalik handiena da Hatortxu, eta horrek lan handia dakar. 24 urte pasa dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren lehenengo edizioa antolatu zenetik eta kemenaz segitzen du. Hain zuzen, boluntario sarean dabilen lagun […]

Porrotx Irati Irratian!

Egun heldu dira Porrotx eta Marimotots Pirinioetara, Zorionak Marimotots! ikuskizunarekin. Otsagabian arratsaldeko bostetan izanen da antzerkia eta Porrotxek erran digun gisan, aste tartez izanik ere, eta agian haur gutxi izanik ere, anitx kontent etortzen dira gure ibarretara beti, “keben begietara begiratzen ahal zaielako haurrei eta oso gertukoa delako hartu-emana”. Pirinioa bizirik ikusi nahi dute haiek […]