Paul Urkijo “Irati” filmaren zuzendaria Orbaizetako Kultur Olan izango da kaleratu duen liburu berria aurkezten. Paulekin solastu gara gaur goizean.

“Irati Filmaren Artea” deitzen da liburua, izenak dioen bezala filmaren arteaz solasten den liburu kaleratu berria. Larunbatean goizeko 12:00-tan eginen du aurkezpena Paul Urkijok Orbaizetako Kultur Olan. Liburuaren nondik norakoak, Irati oihanaren berezitasunaz eta filmaren laburpen txiki bati buruz ere solastu gara berarekin.     Paul Urkijo (“Irati” filmaren zuzendaria) Irati Irratian

“Kaleko Urdangak” taldea ere izango da igandean Nafarroa Oinezen. Taldekidea den Ekaitzekin solastu gara gaur goizean.

Berlinetik iritsi berri dira pasa den larunbatean eskeini zuten kontzertua eta gero. Honen aurretik ere AEB-tan izan ziren baita Qebec-en ere. Honi buruz eta hainbat gauzei buruz gehiago solastu gara gaur goizean taldeko baterijolea den Ekaitzekin. Nafarroa Oinezen izanen dira lehen aldiz, igandean arratsaldeko 16:00tan “Gozatu” hirugarren gunean. Testuinguru ez ohikoa taldearentzat baina gogotsu daudela […]

El grupo “Diraki” ya ha terminado sus trabajos de grabación de su próximo trabajo. Un disco compartido con el grupo “Aingura”. Hablamos con Javi Uranga miembro del grupo.

El grupo navarro Diraki ha terminado de grabar el que será su último trabajo en los estudios Sound of Sirens de Iruña. Hablamos con Javi Uranga cantante y guitarra del grupo. El aezkoarra nos cuenta el proceso de grabación en el estudio y el devenir del grupo a partir de ahora. Van a publicar su […]

“Leihotikan” taldea ere izango da igandean Nafarroa Oinezen. Taldekidea den Patxirekin solastu gara gaur goizean.

Jarraitzen dugu Nafarroa Oinez egunean oholtza gainean arituko diren taldeen ahotsak entzuten. Gaurkoan, Leihotikan taldeari iritsi zaio txanda eta bertako taldekide eta kitar-jolea den Patxirekin solastu gara. Nafarroa Oinezak duen garrantziaz solastu gara baita taldeak kaleratu duen azken diskari buruz ere. Gorka Urbizurekin lan egiteko aukeraz solastu da Patxi eta baita bere harremanaz Zangozako Ikastolarekin […]

“Ibil Bedi” taldea ere izango da igandean Nafarroa Oinezen. Taldekidea den Javi Larrañetarekin solastu gara gaur goizean.

Jarraitzen dugu igande honetan ospatuko den Nafarroa Oinezari begira eta honekin batera bertan izanen diren musika taldeak elkarrizketatzen. Gaurkoan Ibil Bedi taldearen txanda izan da. Javi Larrañeta taldekidearekin solastu gara eta berak esan bezala, kontzertu berezia izanen da berarentzat, bera ikastolako ikasle ohia baita. Igandean “Mintzatu” bigarren gunean 15:00etan igoko dira oholtzara.   Javi Larrañeta […]

“EZ DAGO KUTXARIK NIRETZAT” antzerkia eskeiniko dute TDiferencia kooperatibako kideek larunbatean Ariben

Larunbata honetan eskeiniko duten antzerkiari buruz solastu gara bertan parte hartuko duen Naiara Azpilkueta aktoresarekin. Berdintasun bulegoak antolatzen dituen antzerki ziklo honetako bat gehiago bada ere, antzerki ezberdina da. Bi aktoresak parte hartzen dute bertan eta bikote baten nondik norakoan biziko den antzerkia eskeiniko dute. Larunbata honetan, hilak 19 arratsaldeko 18:30etan Aribeko Haran etxean.   […]

“MOTXILA 21” estarán este domingo en el Nafarroa Oinez. Hablamos con dos de sus miembros Xabi y Jose.

El grupo “Motxila 21” estará actuando este próximo domingo en la fiesta Nafarra Oinez organizada este año por la ikastola de Zangoza. Los podremos ver en el área 1 “PIZTU” el domingo a las 12:00 de la mañana. Hoy hemos charlado con dos de sus miembros Xabi y Jose, músicos con amplias trayectorias musicales que […]

Aldude Ibarreko ate idekiak ospatuko dituzte asteburu guztian zehar

Urriak 10,11,12 eta 13 ospatuko dituzte Aldude Ibarreko ate idekiak. Honi buruz solastu gara gaurkoan Amaiarekin. Bera AIBA (Aldude Ibarra Beti Aitzina) elkarteko kide da eta ate idekien nondik norakoak kontatu dizkigu. “Eskuz esku bakartasuna baztertu” leloa aukeratu dute eta honen zergatia ere kontatu digu Amaiak. Egitaraua ere aurkeztu digu hiru herrietan zehar burutuko dena […]

Tatxers taldeak kaleratu berri duen diska aurkeztera etorri da Martin Ciriza taldekidea

“Ezpatei disdira!” izenarekin kaleratu berri du Tatxers taldeak zazpi abestiz osaturiko diska hau eta gaur goizean taldeko kidea den Martin Cirizarekin solasteko aukera izan dugu. Taldearen formazio aldaketari buruz, grabaketa lanei buruz eta datozen kontzertuei buruz solastu gara besteak beste.     Martin Ciriza (Tatxers) Irati Irratian Tatxers – Etsaiak Agurtzen abestiko bideoa:

Gaur hasiko dira MINTZAKIDE aurkezpenak

Garraldako AEK-ko Izaskun Zabaltzarekin solastu gara gaurkoan hasiko diren MINTZAKIDE aurkezpenei buruz. Noiz, non eta zer diren azaldu digu Izaskunek. Gaur eta bihar eginen dituzte lehenengo aurkezpenak eta datorren ostegun eta ostiralean jarraituko dute aurkezpenekin. Pirinioetako AEK antolaturik hainbat udaletxe eta bailaren laguntzarekin.     Izaskun Zabaltza (AEK) Irati Irratian