Ekiargi dendak Garraldan ireki du bere egoitza berria

2021ean hasi ziren denda Aribeko gasolindegian irekiz, bai Aitziberrek eta baita Alejandrok ere argi baitzuten bertan bizi eta lan egin nahi zutela eta hortaz Ekiargi argiztapen eta etxeko tresnen denda jarri zuten martxan. Denda hori txiki geratzen zitzaiela eta Garraldan zuten borda ikusita denda mugitzea adostu zuten borda hori moldatu ostean. Horretaz aparte zerbitzu gehiago […]

Gizarte Mentoretza tailerra bat antolatu du Kideak egitasmoa Nagoreko udaletxean

Konpainiarik gabe datozen gazte migratzaileei laguntza emateko sortu zen Kideak ekimena bere garaian. Laguntza hori gazte horien lagun eginen diren pertsonen sareak eginen luke ekimen xume batekin gainera, gazte hauek entzun eta ahal den heinean esku bat bota, gizarte mentoretzaren ikuspegitik. Hau azaltzeko larunbatean Nagoreko udaletxean tailer praktiko bat eginen dute bertakoek ere animatu daitezen […]

Momo antzezlana izanen da igandean Agoitzen

1996tik dabil Anna Roca antzerkigintzan ipuin kontalari bezala hasi baitzen. 2015ean Momo antzezlanaren prestakuntzan eman zuen salto antzerki konpainia izatera eta emankizun honek arrakasta itzela lortu zuen bai publiko eta baita sarien partetik ere. Igandean etorriko zaizkigu Agoitzera Momo antzeztera eta honen inguruan solastu gara Anna Roca berarekin.    Sarrerak erosteko: Agoitzeko Kultur etxeko lehiatila […]

Kasketak eta limiteak nola landu ikasteko tailerra Agoitzeko Taupadak haur-eskolan

Askotan haurren hezkuntzan bizitzen dira kasketa momentuak edota limiteak ezartzeko egoera zenbait. Horietan zenbaitetan akatsak egiten dira eta honi aurre egiteko Agoitzeko Taupadak haur-eskolakoek tailerra batera deitu dituzte gurasoak. Kasketak eta mugen inguruan darabiliko den tailerra Lourdes Diez Psikoterapeuta eta Famili orientatzaileak gidatuko du. Gaur berarekin solastu gara honen inguruan.          Lourdes […]

Zerbitzu publikoen defentsan aterako dira administrazioko langileak grebara

Azken urteetako egoeraren okertzeaz jabetuta eta azken aldian Sindicato Medico-k Nafar Gobernuarekin izaten ari dituen negoziazioak ikusita Nafarroako Administrazioko gehiengo sindikalak grebara deitu du biharko (Otsailaren 15a). Helburu garbia dute deitzaileek, interes ezkutuen aurrean zerbitzu publikoak defendatzea da eta horretarako aterako dira kalera. Honen inguruan, LAB sindikatuko Nafarroako idazkari nagusia den Imanol Karrera izan dugu […]

Javier Del Vallek Creciente y Estrella eleberri historikoa aurkeztu zuen Agoitzen

Pasa den ostiralean aurkezten zen Javier Del Valleren “Creciente y estrella” eleberri historikoa AGoitzen. Gurean izan genuen eleberriaz eta bere sormen bizitzaz solasten. Baskoien garaiko eleberria den hau Caligrama editorialak editatu du eta Teodosio de Goñiren inguruko trilogian barnebiltzen da.          Javier Del Valle Irati Irratian:

Nire Amaren autobiografia eta Koaderno handia eleberriak landu dituzte Aurizberriko eta Agoitzeko irakurle taldeetan

Gaur Aurizberriko eta Agoitzeko irakurle taldeen dinamizatzailea den Mikel Albisu Mikel Antzarekinizan gara gaurkoan, pasa den asteko bilkurak errepasatuz. Aurizberrikoan Jamaica Kincaid-en Nire Amaren Autobiografia lana landu zuten bertaratu ziren lagunek. Agoitzen aldiz, Agota Kristoffen Koaderno Handia izan zuten hizketagai.       Mikel Antza Irati Irratian:  

Asteburu honetan hasiko da Euskal Herriko Mus Txapelketa Ariben eta Aurizberrin jokatuko diren kanporaketekin.

Bueltan da Euskal Herrian hainbeste zale dituen karta jokoaren txapelketa, hots, Euskal Herriko Mus Txapelketa. Hiru kanporaketa ezberdin igaro beharko ditu Zornotzako finalean egongo dena. Asteburu honetan kanporaketak izanen ditugu, Ariben (Gaure txokoa,Larunbata 11 17:00) , Aurizberri (Baratze jatetxea,Igandea 12 10:30), AGoitzen eta Irunberrin. Horren ostean Nafarroako finala etorriko da eta gerora lehen aipatutako Zornotzako […]

Bertako elikagaietaz ikasi eta elikaduraz arduratzeko Bertatik Bertara proiektua abiarazi dute Aurizberriko eskolako guraso elkarteak

Aurizberriko eskolako jantokiaren itzulera dela eta guraso elkarteko kideek  pentsatu zuten bertan ematen ziren elikagaien inguruan bazela ikasteko eta elikaduraz zenbait irizpide ikasteko. Honen karietara Bertatik Bertara proiektua jarri zuten martxan eta La Caixaren Innova Local dirulaguntzetara aurkeztu zuten. Dirua jaso ondoren hasi dira ekimenak antolatzen eta lehendabiziko ekimena Zure platerean hasten da mundua dokumentalaren […]