Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Zaharrak Berri

Ez duzula George Orwell eta Oskorri idazki batean batzen? Ezetz? Hemen duzu! Pirinioetako eta munduko egoera ezin hobe azaldu gaurkoan Ainhoa Elizaldek Oskorriren Gora ta Gora Beti kantua lagunduta. Zaharrak berri izenburua ere bikain dagokio, beti berdin darraigunaren seinale baita.             Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Auñamendi aldeko egoerari aurre egiteko berpizteko asmoz bilkura deialdia egin du Pirinioan Lan eta Bizi egitasmoak

Pandemiak hainbat egitasmoren ekina bertan behera utzi zuen eta horietako bat izan da Pirinioan Lan eta Bizi ekimenarena. Pirinioan Lan eta Bizi garaian Pirinioan lan eta bizitzeko eskubidea borrokatzeko eta ahalbidetzeko dinamika bezala sortu zen. Azokak, mahai-inguruak, beste ekimenekin ekinaldiak,… betiere hemengo gizartearen ongizatea bilatu asmoz jardun izan dute. Hau dena berrartzeko, bilkura baterako deia […]

Zahar egoitzetako langileak borrokan euren lanen duintasunaren defentsan

Pandemia garaian ezinbestekoak zirela ohartu ginen, euren lana txalotu zen eta behar zen bezala baloratu. Hala ere, beren lana ez da batere duina ez baitute tokiko lan hitzarmenik eta are gutxiago zenbait eskubiderik. Lan hitzarmen propio bat edukitzeko borrokan diraute zahar etxeetako langileak euren profesionalizazioa eta duintzea aldarrikatuz. Zerbitzu minimoak direla eta euren greba eskubidea […]

Aezkoan girotuta dagoen nobela beltza aurkeztuko du Eneko Barberenak astelehenean

(H)ilbeltza beka jaso ondoren bi urtez egon da Eneko Barberena bere nobela berria idazten. Ainhoa Sanz peritua da “Suak erreko ez balu” nobelaren protagonista eta Aezkoan girotuta dago, Aezkoan kokaturik dagoen Nabala fikziozko herrian. 3 mendizaleren hilketak abiatzen du istorioa eta denboran eta Aezkoan barna murgildu egiten zaituen istorioa garatzen joanen da. Nobela datorren astelehenean […]

Espejismos lanarekin datorkigu Monstrenko Kolektiboa Agoitzera

Igande honetan izanen da antzezlanaren emankizuna Agoitzen, arratsaldeko 19:00tan. Espejismos du izena obrak eta umorea dute bidelagun. Antzezlana aitzakitzat hartuta Monstrenko Kolektiboa eta obra bera ezagutu dugu bertako kidea den Txubio Fernandez de Jauregi lagunarekin.        Txubio Fernande de Jauregi Irati Irratian:

Euskarari bultzada ematera dator Sorioneku dinamika

Tuteran izandako Hordago ekimenen errautsetatik sortu izan da Sorioneku euskararen aldeko dinamika, euskara etorkizuneko hizkuntzatzat har dadin. Eragile sozial eta politiko gehiagoren babesaren eskean manifestu bat kaleratuarazi zuten pasa den asteburuan 20 bat euskaldun eta euskaltzaleek Iruñean. Honen inguruan solasteko horietako bat izan dugu gaur gurean, Ane Eslava alegia eta berak azaldu digu zertan datzan […]

Eski kanpaina barnetik ezagutzeko aukera emanen digute astero

Hala eginen dugu eski kanpaina amaitu arte. Astero arituko gara bertako norbaitekin solasean, gaurkoan lehenbizikoz Amaia Mozo eski kanpainako koordinatzailea izan dugularik. Gertutik kanpainaren nondik norakoak ezagutu ditugu, zenbat lagun parte hartu eta lan egiten duten bertan, zenbat dirauen… Bi estazioak biltzen dituzte Abodi eta Larra-Belagua eta Nafarroa osotik etorritako haur eta nerabeak gerturatuko dira […]

Torturaren afera azalerazteko zine zikloa antolatu du Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak

Astelehenetik aurrera Torturaren gaia bolo-bolo ibili da Nafarroan. Torturaren aferak hainbat urtetatik hona zenbait kultur proiektuen bitartez izan du nolabaiteko lanketa eta horietariko 4 dira Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak Inoiz Ez Berriro zine zikloaren baitan antolatu direnak. Ostirala honetan hasiko da zikloa Bi Arnas dokumentalarekin. eta tortura inoiz berriz errepikatu ez dadin du helburutzat […]