Egun On, Auñamendi! Nskak Festibal eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa Neskak Festibala ezagutzen hasi dugu Sergio Garateren laguntzarekin. Bukatzeko, ostiralero lez, Erronkari bisitatu dugu Julian Gabasen eskutik bertako berriak jasotzera. Izenburua: Abuztuaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Emakumeek berriz hartuko dute oholtza Urzainkin

Badira zenbait urte Urzainkiko festen igandean, Blues musikari eta oro har Emakumeek osatutako edota zuzendutako taldeei plaza eskaini ziotenetik. Honela jaio zen Neskak Festibala eta pandemiagatik etenaldia izan duen arren hemen da berriz ere. Honetaz solastu gara Sergio Garate antolatzailearekin.   Sergio Garate Irati Irratian:  

Mintzakide eta Irakurle taldeen egitasmoak izanen dira ikasturte honetan Agoitzen

Datorren ikasturtean bi dinamika izanen dira martxan Agoitzen euskara sustatzeko. Alde batetik, Mintzakide egitasmoa eta bestetik euskarazko irakurle taldea. Izen emate epea ireki eginen dute irailaren 30a (Mintzakide) eta irailaren 23a (Irakurle taldea) arte. Honetaz solasten ibili gara Idoia Zabaltza euskara teknikariarekin. Izen emateak: Mintzakide – mintzakide@aek.eus   /   Irakurle taldea: ninaizmikelantza@gmail.com Idoia Zabaltza Irati irratian:

Mi pueblo lee egitasmoaren balorazioa

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Asteburua intentsoa izan da Mi pueblo lee jaialdia artatu baitu Auzperriko herriak. Bertan Mavi Doñate idazlea izan genuen bertaratutakoekin hartu-eman estua izaten eta jende nahiko batu zela komentatu digu Mari Marrek. Mari Mar Irati irratian:

Egun On, Auñamendi! Mi pueblo lee-ren balorazioa eta Agoitzen euskarazko bi ekimen berri

Gaurko saioa bi kolaboraziorekin eman dugu. Lehenik, Auzperriko liburutegira jo dugu bertan MAri Mar Agos topatu dugularik. Berak, asteburuan izandako Mi Pueblo Lee-ren inguruko balorazioa egin digu. Ondoren, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzen izanen diren Mintzakide eta Irakurle taldeez mintzatzatzen. Izenburua: Abuztuaren 4ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Paul Bilbaoeri elkarrizketa Naiz irratian eta Karrape irratira bisita

Prest genuen elkarrizketa bat baina ezin izan dugu lortu eta honezkero Naiz irratian Paul Bilbaori eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurea, zeina Nafarroan administrazioan euskararen egoera lantzen duen. Ondoren, Unai Zabaletaren ikasturteko azken kronika jaso dugu Karrape irratitik. Izenburua: Abuztuaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Euskararen egoera Naiz irratian

Asteartero lez Aralar irratira bisita egiten hasi dugu Martin Juanenak bertatik bere kronika egin dezan. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa bat ekarri dugu gurera, Soziolinguistika Klusterreko kidea den Imanol Larrearekin eginikoa, euskararen egoeraz jabetzeko. Izenburua: Abuztuaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Pirinioak Txistuka eta Aurkituko gaituzuenoi Amaiurren

Gaurkoa saioa Pirinioak Txistuka egitasmoa ezagutzen hasi dugu Euskal Herriko Txistularien elkarteko kidean den Arkaitz Ibarraren laguntzarekin. Ondoren, Amaiurren izanen den Aurkituko Gaituzuenoi obra ezagutzera joan gara Jon Maia zuzendariaren eskutik. Izenburua: Abuztuaren 1eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Etorkizunera begirako oroimen ekitaldia izanen da Aurkituko Gaituzuenoi

Amaiurko batailaren urteurrena aintzat hartuta hasi ziren emankizun hau prestatzen. Jon Maia artista handiari egokitu zitzaion emankizun hau egitearen erronka eta ardura. Iraganera begira egon ordez, etorkizunean izanen diren arkeologoei zer nolako herria garen erakutsi nahi duen emankizuna da eta bere zuzendaria den Jon Maiarekin izan gara gaurkoan honen inguruan solasean. Emanaldirako sarrerak oraindik salgai […]

Txistu hotsek eta oroimenak bat eginen dute Pirinioetan udan zehar

Euskal Herriko Txistularien elkarteak bigarren urtez antolatu du Pirinioak Txistuka. Pirinioetan zehar txistu hotsak barreiatuko dituen jaialdia litzateke hauxe eta jadanik lehen emankizunak pasata dira. Ez hori bakarrik, oroimena ere landuko dute Beltxaren taldeak Amaiur kontzertua antolatu du larunbat honetarako. Honetaz solastu gara Euskal Herriko txistulari elkarteko eta Beltxaren taldeko Arkaitz Ibarrarekin.   Arkaitz Ibarra […]