Ezka ibaiaren urak zeharkatuko ditu Almadiak larunbatean Burgin

Almadiaren Eguna ospatuko baita larunbata honetan Burgin urtero lez eta berriz ere almadiak zeharkatuko du Ezka ibaietako ura. Egun honetan Xabier Agote eta Orhipean elkartea izanen dira omenduak eta aukera izanen dute Almadia gainean ibiltzeko. Almadiak ez ezik latsariak, kanpai-joleak, artisauak,… denetarik izanen dugu egun osoko egitarauaren baitan. Hau aprobetxatuz antolaketa lanetan dabilen Koldo Cilveti […]

Estatuen oztopoen gainetik Mugen eguna ospatuko da igandean

Astelehen honetan jendarme eta guardia zibilek itxi egin zuten Iturzaetako bidea, Larrain eta Zaraitzu batzen duen bidea. Historikoki erlazio estua izan da mugaren bi aldetako lagunen artean eta urtero berretsi egiten dute erlazio hori, Mugen egunaren baitan. Asteleheneko gertaerak ere presente izanen dituzte aurten eta baita salatu ere. Igandean eginen dute topo Abodin lehendabizi eta […]

Irati Lau Ibarrak jaia antolatu du iganderako Abodin

Apirilean egonkortu zuten lau ibarren arteko harremana Irati Lau Ibarrak elkartearen baitan. Honen ostean zenbait elkargune sortu eta igande honetarako festa antolatu dute Abodin. Festa aitzakitzat hartuta Karlos Bueno Aezkoako Batzarre Nagusiko lehendakariarekin izan gara gaur programa eta elkartearen nondik norakoak aztertzen.        Karlos Bueno Irati Irratian: