Herri izandakoak ur azpitik maketetara

Itoitzeko urtegiaren uren pean dira Artozki, Ezkai, Gorritz, Itoitz, Muniain, Nagore (zati bat) eta Orbaitz herriak eta hauek gogorarazteko asmoz, hauen zenbait argazki jaso ostean jarri ziren lanean Toño Villanueva eta Juan Jesus Leache herri hauetako maketak eratzen. 3 urte eta gero amaitu dute lana eta zenbait panelekin atondu dute erakusketa, zeina gaurkoan estreinatuko den. […]

Aurre-pirinioetako emakumeen testigantzak eta ondare inmateriala jasotzeko errituala

Hori izanen da Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristuk eta Ruth Iturbide Rodrigok aurrera eramanen duten Ritual 2023 proiektua. Bertako emakumeen testigantzak eta ondare ez materiala jaso nahi dute eta horrekin ikerlan bat egin. Hori ardatz izanik, pertsonak trebatu nahi dituzte ondare hori jaso eta gorde dezaten artearen laguntzarekin, ilustrazio, argazki edota bideo bidez eta horretarako […]

Ganbara antzezlanarekin datorkigu Markeliñe konpainia Agoitzera

Mimo lanetan hasi zen Markeliñe konpainia duela 30 urte eta ezkeroztik disziplina anitzetako antzerki konpainia bilakatu dira. Igande honetan Agoitzera datoz Ganbara antzezlanarekin zeina antzerkia eta zuzeneko musika tartekatzen ditun eta familia osoarendako aproposa den lana da. Konpainiaren eta antzerkiaren inguruan solastu gara bertako kidea den Jon Kepa lagunarekin.         Markeliñe konpainiako […]

Susurros del Irati liburua aurkeztuko du bihar Kiko Lakok Agoitzen

Irati ibaia Aezkoan jaio eta Irunberrin amaitu egiten da, hainbat lurralde zeharkatuz. Bere ertzetan zenbait izan dira bizi izan diren istorioak eta horietako zenbait jaso ditu Kiko Lakok “Susurros del Irati” liburuan. Itoitzeko urtegia eta Agoitzen egondako fusilatuak pisu handia dute liburu honetan eta lau atal desberdinduetan beste zenbait gai jorratu izan ditu Iratiko bailaran […]

Agoitzeko udaletxeko legegintzaldia eta azken berriei errepasoa

Aurten izanen dira hauteskundeak berriz ere eta Agoitzen atzera begira ipini dira. Bilkura bat ere deitu dute honen inguruan jarduteko eta aprobetxatu dugu bere alkatea den Angel Martin Unzuerekin solasteko. Baikor nabaritu dugu baina zuhurtziaz ere hitz egin digu oraindikan ere badelakoz lana egiteko. Azken berriekin pozik suertatu da enpresa berriak izanen baitira Agoitzeko poligonoan […]

Momo antzezlana izanen da igandean Agoitzen

1996tik dabil Anna Roca antzerkigintzan ipuin kontalari bezala hasi baitzen. 2015ean Momo antzezlanaren prestakuntzan eman zuen salto antzerki konpainia izatera eta emankizun honek arrakasta itzela lortu zuen bai publiko eta baita sarien partetik ere. Igandean etorriko zaizkigu Agoitzera Momo antzeztera eta honen inguruan solastu gara Anna Roca berarekin.    Sarrerak erosteko: Agoitzeko Kultur etxeko lehiatila […]

Kasketak eta limiteak nola landu ikasteko tailerra Agoitzeko Taupadak haur-eskolan

Askotan haurren hezkuntzan bizitzen dira kasketa momentuak edota limiteak ezartzeko egoera zenbait. Horietan zenbaitetan akatsak egiten dira eta honi aurre egiteko Agoitzeko Taupadak haur-eskolakoek tailerra batera deitu dituzte gurasoak. Kasketak eta mugen inguruan darabiliko den tailerra Lourdes Diez Psikoterapeuta eta Famili orientatzaileak gidatuko du. Gaur berarekin solastu gara honen inguruan.          Lourdes […]

Javier Del Vallek Creciente y Estrella eleberri historikoa aurkeztu zuen Agoitzen

Pasa den ostiralean aurkezten zen Javier Del Valleren “Creciente y estrella” eleberri historikoa AGoitzen. Gurean izan genuen eleberriaz eta bere sormen bizitzaz solasten. Baskoien garaiko eleberria den hau Caligrama editorialak editatu du eta Teodosio de Goñiren inguruko trilogian barnebiltzen da.          Javier Del Valle Irati Irratian:

Nire Amaren autobiografia eta Koaderno handia eleberriak landu dituzte Aurizberriko eta Agoitzeko irakurle taldeetan

Gaur Aurizberriko eta Agoitzeko irakurle taldeen dinamizatzailea den Mikel Albisu Mikel Antzarekinizan gara gaurkoan, pasa den asteko bilkurak errepasatuz. Aurizberrikoan Jamaica Kincaid-en Nire Amaren Autobiografia lana landu zuten bertaratu ziren lagunek. Agoitzen aldiz, Agota Kristoffen Koaderno Handia izan zuten hizketagai.       Mikel Antza Irati Irratian:  

Espejismos lanarekin datorkigu Monstrenko Kolektiboa Agoitzera

Igande honetan izanen da antzezlanaren emankizuna Agoitzen, arratsaldeko 19:00tan. Espejismos du izena obrak eta umorea dute bidelagun. Antzezlana aitzakitzat hartuta Monstrenko Kolektiboa eta obra bera ezagutu dugu bertako kidea den Txubio Fernandez de Jauregi lagunarekin.        Txubio Fernande de Jauregi Irati Irratian: