Seme-alaben hezkuntzak sortarazitako frustrazioei aurre egiteko ikastaroa eginen dute gaur Erron

Auñamendiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gonbidaturik “Bienpensar Educacion Emocionaleko” Pilar Lopez izanen dugu gaur arratsaldea ikastaroa ematen Erroko eskolan. Bertan gurasoei eskainitako ahalduntze ikastaro bat emanen du, seme-alaben hezkuntzak sortaraz ditzazkeen frustrazioei aurre egiten jakiteko. Hau aitzakitzat hartuta Pilar Lopezekin egoteko parada hartu dugu.   Pilar Lopez Irati Irratian

Seme-alabekin komunikazioa hobetzeko tailerrak emanen dituzte Erron eta Garraldan

Pirimakume topaketetan jolas bat egiten ezagutu genuen Bienpensar Educacion Emocional-eko Pilar Lopez. Emozioak nola azaldu eta nola garatu lantzen ohi ditu harremanen bitartez eta honetan Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak deitu izan du guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko tailer bi eman ditzan. Lehena ostegun honetan izanen dugu Erroko eskolan eta berak azaldu digu zelan izanen […]