Bizitza sinplifikatu, aitzakiak alde batera utzi eta ekintzara pasa

Gaur gogotsu ikusi dugu Jose Ignacio Ubau gure medikua; Bere aholkuekin jarraitu du gaurkoan ere. Lehendabizi, aurreko saioko laburpena egin digu eta ondoren bizitzaren konplikazioen inguruan hasi da. Bizitza sinplifikatzea, aitzakiak alde batera uztea eta hitzetatik ekintzetara pasatzea izan dira gaur utzitako irakaspenak. Osasuntsu bizitzeko aholkuak Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Hobeto bizitzeko Jose Ignacio Ubauk emandako aholkuak eta Karrape irratiko kronika

Etxerako lanak eginda etorri da Jose Ignacio Ubau berriz ere. Gu guztion bizitza hobetzeko ahaleginean hainbat gomendio helarazi dizkigu, bizitza sinplifikatu behar dugula, pentsatzen den hori egin behar dugula eta aitzakiak aurrera egiteko oztopoak ditugula. Ondoren, asteazkenero egiten dugun bidaiari ekin diogu eta Leitzaraino joan gara Unai Zabaletarekin egotera, Karrape irratiko estalpetik aritu zaigularik. Irratsaioa […]

Bizitza osasuntsua eta tabakoa aurrez aurre

Gaurkoan Jose Ignacio Ubau izan dugu estudioan, eta gogoratu nahi dugu 3 urte bete dituela jadanik Irati irratian bere ekarpena egiten. Bizitza osasuntsu baterako bidean, tabakoaren kalteak ekarri ditu gogora gure medikuak. Eta zigarro elektronikoa ere ez da horretan salbu geratzen. Bere aholku eta gogoetak entzungai dituzue. Elkarrizketa entzun nahi baduzue.