Emakumeei zuzendutako ikastaro zikloa Erronkariko ibarrean

Gizarte zerbitzuen alorretik eta hainbat elkarte zein administrazioekin elkarlanean, emakumeei zuzenduriko ikastaro zikloa antolatu dute Erronkariko ibarrean. Honetaz elekatzeko Miren Saldias gizarte hezitzailearekin izan gara, ikastaroak errepasatzen eta oro har zikloaren helburua ezagutzen. Miren Saldias Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Emakumea XIX. mendean eta Foro soziala

Saioa XIX. mendean kokatuz hasi gara. Arratsaldean Aitor Iribarrenek Agoitzen emanen du hitzaldia “XIX. Mendeko Espainiako emakumearen aingeruak eta deabruak: Arrazoibide burujabetzaileak eta Kontra-arrazoiak” izenburupean. Ondoren  Naiz irratikoek Foro sozialeko Expe Iriarteri eginiko elkarrizketa ekarri dugu Izenburua: Uztailaren 29ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Gure Aizpeako Kristina eta Karmelerekin Aezkoako martxoaren 8az elekatzen.

Marxoaren 8a bueltan da. Beste toki askotan bezalaxe Aezkoan egitarau oparo batekin datorkigu Gure Aizpea elkarteak antolatuta. Horretaz elekatzen Karmele Galartza eta Kristina Saura izan ditugu gaur gurean. Martxoak 7-8rako egitaraua: Gure Aizpeako Karmele Irati irratian Gure Aizpeako Kristina Irati irratian

NSKAK Festibala crowdfundinga kanpaina abiarazi du bideragarritasuna edukitzeko.

Urzainkin ospatzen den festibal honek diru iturri bezala crowdfundinga hartu du aurten. Honen inguruan solasteko Eneko Manuterekin izan gara gaurkoan, proiektu beraren inguruan solasteko eta kanpaina berri honen inguruan aritzeko. Ekarpena egin nahi izanez gero, hemen aukera: NESKAK FESTIBALA VERKAMIN NESKAKeko Manute Irati irratian

Eneagrama eta emakumeen saretzea

Gaurko saioan Pirinioko Emakumeen Topaketa izan dugu hizketagai Gure Aizpeako kidea den Paloma Sarasola Etxarterekin. Antolakuntza lanetan ibili zen bera eta oso zapore onarekin geratu zirela nabarmendu digu gaurkoan. Nola ez, hemendik aurrera saretze hori nola izanen den azaldu digu. Paloma gaur Irati Irratian