Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Korrika

Gaurkoa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Auzolotsen 6. atala izan dugu gaurkoa, Gurpildun aulki hegalariak izenburua duena. Ondoren, Korrikaren inguruan solastu gara AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenekin.   Izenburua: Urtarrilaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Badator Korrika eta bere motorea diren Korrika Batzordeak

Martxoaren 31tik Apirilaren 10era izanen da aurtengo Korrika. Eskuz esku ibiliko da lekukoa Euskal Herriko herri eta auzoetatik. Gurean, Pirinioetan apirilaren 4ean izanen dugu, Irunberritik sartu, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Aurizberri, Auritz, Orreaga eta Luzaide gurutzatuko dituelarik. Ekimen erraldoia dugu Korrika eta aurtengo edizioa HitzEKin leloa hartu du, euskarak hitzak eta ekintzak behar baititu. Honen inguruan […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegiko berriak, Txertoen inguruko tertulia Naiz irratian eta Laba Iruñean

Saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu. Bertan, oporretara joan aurretik topatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina. Bertako azken berriak kontatu dizkigu eta bi aste barrurarte agurtu dugu. Ondoren, Naiz irratian izandako txertoen tertulia ekarri dugu, Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzialariekin eginikoa, txertoen banaketa eta erabileraren ingurukoa. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu guren, oraingo honetan […]

Bertako euskalkiak sustatzeko ekimena dugu Elebetean Behin

Urte berri honek egitasmo berri bat dakarkigu Pirinioetan. Bortuetako Euskalkien Forotik eratorritako lan bat abiatu dute bertako euskalkiak gure egunerokotasunean txertatzeko asmoz. Egitasmo honi Elebetean Behin deitu diote eta Pirinioko mahaiko euskara batzordeak eraman du aurrera Gupirinioko lan taldearekin batera. Hilabetez hilabete hamarna hitz edota esamolde plazaratuko dituzte. Honetaz, Gupirinioko kidea den Ainhoa Elizalderekin mintzatu […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburtegiko gabonak eta inmertsio linguistikoa Naiz irratian

Saioa Auzperriko liburutegian hasi dugu Mari Mar Agosen laguntzaz. Berak azaldu dizkigu gabonetarako dakarzkigun berritasunak. Ondoren, Naiz irratiko lagunek Paul Bilbao Kontseiluko kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, EAEn inmertsio linguistikoa ezartzeko akordioaren inguruan solasten dena. Izenburua: Abenduaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Erronkariko konexioa eta Haurren aurrean helduak heldu Hala Bedin

Gaurkoa Erronkari bisitatzen hasi dugu eta Juan Pito bentan Julian Gabas lagunarekin elkartu gara bertako berriak jasotzeko. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Kike Amonarriz Euskaltzaleon Topaguneko lehendakariari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Haurren aurrean helduak heldu dinamika ezagutzeko. Izenburua: Azaroaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Bortuetako Euskalkien Foroa, erabakitze eskubidea Naiz irratian eta Aralar irratia

Astearte honetan Bortuetako II. Euskalkien Foroaz solasten hasi gara Gupirinioa taldeko Ainhoa Elizalde lagunarekin. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu gurera, Gure Esku Dagoko Amalur Alvarezekin eginikoa. Bukatzeko, Aralar irratira joan gara Martin Juanenaren ahotik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Azaroaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Larunbat honetan Bortuetako Euskalkien Foroak zita bat dauka Erronkarin

Erronkariko eskola zaharrean izanen da larunbat goizean hitzordua, goizeko 11etan, bertan bilduko dira azken urte erdian eginikoak errepasatzeko eta Pirinioetako euskalkien inguruan egin beharreko lehen pausuak zeintzuk diren eztabaidatzeko. Gaurkoan, Gupirinioa taldeko eta Euskara alorreko dinamizatzailea den Ainhoa Elizalde izan dugu gurean azken berriak ematen Bortuetako Euskalkien Foroaren inguruan.   Ainhoa Elizalde Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Ruper Ordorikarekin solasaldia

Gaurko saio hasieran Irrintzi Dorrera joan gara Euskalerria irratira Haritz Pascual lagunak kronika egin zezan. Ondoren, Lesaka aldera jo dugu Xorroxin irratira Julen Zelaietak bertako azken berriak ekar zitzan. Bukatzeko, Ruper Ordorikarekin solasteko parada hartu dugu bere azken lana den “Amour eta Toujour” -en aurre-estreinaldia eginen baitu larunbatean Ariben. Izenburua: Azaroaren 15ko saioa Iraupena: 2 […]

Amour eta toujour Ruper Ordorikaren azken lanaren aurre-estreinaldia larunbatean Ariben

Larunbateko kontzertua aitzakitzat hartuta Oñatiko Koblakariarekin egoteko parada izan dugu. Ruper Ordorika dugu koblakari hori eta bere azken lanaren aurre-estreinaldia eginen du, “Amour eta Toujour” da lan berriaren izenburua eta erritmo eta errima berriarekin datorkigu. Berarekin batera bere ibilbidea eta azken lan honen nondik norakoak errepasatu ditugu. Larunbat honetan Pirinioetako AEK-k, Etxabarrengoak eta Aezkoako Batzarre […]