Ezkarozen indarkeria estetikoa ardatz izanen dira Pirinioetako Emakumeen XXV. topaketak

Larunbata honetan ospatuko dira Pirinioetako Emakumeen XXV. topaketak Ezkarozen. Urtez urte bailaraz bailara mugitzen den topaketak ditugu hauek eta aurtengo edizioan Xaiki Emakume elkartekoei dagokie anfitrio eta antolaketa lanak. Urtero gai baten inguruan hausnartzeko parada hartzen dute batzen diren emakumeak eta edizio honetan emakumeek bereziki pairatzen duten indarkeria estetikoa izanen dute hizketagaia. Honen inguruan egitarau […]

Uraren eta ipuinaren ibilbidea ezagutzen

Ezkarozen ura eta bertako ipuinak batzeko egitasmoa aurkeztu zuten pasa den ostiralean, Uraren eta Ipuinaren Bidea. Duela bospasei urte kaleratu ziren Zaraitzuko istorio zaharrek eman diote bide proiektu honi. Ezkarozeko 5 istorio hartu eta bertako ondarea balorean jartzeko ibilbide bat ondu zuten Innova diru-laguntza dela medio. Urtebetean auzolana oinarri 4,71 kilometroko ibilbidea ondu egin dute […]

Kultur Programak Divertimento Folk taldearen kontzertua eskainiko du igandean Ezkarozen

25 urte bete duteneko gira erdian topatuko ditugu igande honetan Ezkarozen kontzertua eskainiko duten Divertimento Folk-ekoak. Herri musika oinarri beste musika estiloekin fusionatzea dute helburu eta jadanik 3 diska ondu dituzte beren ibilbidean, 4. diska ate joka dutelarik. Taula gaina ugari bisitatu duten taldea dugu, musika estilo jakin batean egokitu ezin den horietakoa, nahiz eta […]

Ezkarozeko organoaren zahar-berritze lanen inaugurazioa eginen du Iruñeko Orfeoiak

1912an eraikitako Ezkarozeko organoaren zahar-berritze lanak amaitu eta inaugurazioa ospatuko dute larunbata honetan Iruñeko Orfeoiak eskainiko duen kontzertu baten bitartez. Talde bat baino erakunde edo instituzio sendo bat dugu Iruñeko Orfeoia. 160 urtez musika garatzen aritu den erakunde honek bi artista handi izan ditu bere baitan, Pablo Sarasate eta Julian Gayarre. Gaur egun 120 lagun […]

Pertsonei eta arropei aukera berri bat ematen dion proiektua abian

Ezkarozen dauka kokalekua Aukera denda. 2. eskuko arropa saltzen da bertan eta proiektua bera aprobetxatu egiten da zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonei lan aukera bat emateko. Ezkarozeko udalak, Bizirik Gaude elkarteak eta Zaraitzu eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuek jarri dute proiektu hau martxan, zeina ekonomia zirkularra duen oinarri. Bertan beste pertsonek utzitako arropak eskuratu daitezke […]

Soinuaren akordeak entzunen dira larunbatean Ezkarozen

Nafarroako Goi-Mailako Musika Kontserbatorioko soinujoleak kontzertu bira bat antolatu dute euren herrietatik, ikasturte amaierako azterketa prestakuntza gisa. Bira honetan Ezkaroze, Antsoain, Galar eta Erriberri bisitatuko dituzte Iñigo Pascual, Izarbe Loras, Adrian Martinez , Hegoi Bertolo eta Aitor Garciak sortutako boskotea. Lehen geldialdia asteburu honetan Ezkarozen izanen delako beraiengana jo eta Hegoi Bertolo Sancet , Iñigo […]

Ostirala honetan estreinatuko da zaraitzueraz egindako Uxina laburmetraia Ezkarozen

1894an egokitutako Ainari talde baten istorioa barnebiltzen du Uxina laburmetraia. Luzia Ezkerrek gidatutako filma honek emakume talde batek otsailean Pirinioak zeharkatzean gertatutakoa izan du hizpide, bertan jasoz zerk eraman zituen holako erabaki bat hartzera. Urtebete eman dute lana ekoizten eta Ingurumen Zine Zikloaren baitan estreinatuko dute ostirala honetan. Hori aprobetxatuz Luzia Ezker zuzendariarekin izan gara […]

Pirinoetako eta batez ere Zaraitzuko jantzi tradizionalen inguruko solasaldia izanen da ostiralean Ezkarozen

Ezkarozeko Bilguak gonbidatuta Marisol Otermin eta Jone Villanuevak hitzaldi bat emanen dute ostiralean Ezkarozen Pirinioetako eta batez ere Zaraitzuko jantzi tradizionalak ardatz hartuta. Ikerlari sutsua batak eta besteak afizio ikaragarria duena batu eta azaldu eginen dituzte Pirinioetan diren jantzi desberdinak, ondoren Zaraitzuko janzkeran zentatuz. Hau aitzakitzat hartuta Jone Villanuevarekin izan gara solasean.       […]

Palestina izanen dute hizketagai asteburuan Ezkarozen eta Burgin

Urriaren 7tik hona Palestinako gatazka areagotu egin da urte luzez iraun duen arren, Israelgo estatu sionistak Gazan eta Zisjordanian sarraskia burutzen dabil gaur egun. Datuek eta NBEk hala adierazi dute behintzat, GKEk aipatu dutenez gaur egun gatazkaren ondorioz Palestinan 136 haur hiltzen dira egunero. Hedabideetan ikusitakoa ulertu nahiean Ezkarozen eta Burgin izanen ditugu Palestinan Brigadak […]

Ezkarozeko lehertzea eta aste hasierako eguraldia David de Andresekin

Normalean David de Andres ekaitzak ehizatzera atera ohi da baina igandean bera ehizatua izan zen Ezkarozen gertatutako lehertze-heze baten ondorioz. Bapateko ekaitzak litro asko eta haizeteak utzi zituen bertan, teilen eta zuhaitzen erorketa ekarriz. Hori errepasatu ostean aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu. Iragarpena: Asteartea(Irailak 19): Goizean eguraldi argitsua izanen dugu zeina egunak aurrera joan ahala […]