Igariko frankismoko esklabuak gogoan

Memoriaren Bideak ekimeneko Ana Barrenarekin izan gara gaurkoan. Hasiera batean esklabuen omenezko monolito bat jartzeko jaiotako elkartea bazen urtero urtero Igariko gainan frankismoko esklabuei omenaldia antolatzen darrai, hango eta hemengo jendearen inplikazio eta parte hartzearekin. Aurten presentzialki ez bada ere, ospatu eginen dute, oroitzen jarraituko dute, hala aldarrikatu du Anak. Ana Barrena Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Memoriaren bideak, Aezkoako Astean behin eta Energia ituna

Gaurkoa Igariko gainean lan egin zuten frankismoko esklabuak gogorazten hasi dugu Memoriaren Bideak taldeko Ana Barrenarekin. Ondoren, Aezkoako Gazte Asanbladako Ainhoa Bueno izan dugu Aezkoako Astean Behin jolasaren inguruan elekatzen eta primizian finalera sailkatutakoen izenak ematen. Bukatzeko, natura eta Energia Ituna hizketagai izan dugu Naiz Irratitik hartutako Ekologistak Martxan-eko kidea den Maitane Arriri eginiko elkarrizketarekin. […]