25 gazte bolondresek Izabako bunkerretan eginiko atontze lanak bisitatu dituzte Ana Ollo eta Begoña Alfaro lehendakari-ordeek

Oroimena ardatz izan dituzten lanak aurrera eraman dituzte 25 gazte bolondresek Izaba inguruko frankismo garaiko bunkerretan atontze lanak egiten. Lan horietara bisita egin dute Nafar Gobernuko lehendakari-ordeak diren Ana Ollok eta Begoña Alfarok. Gazteekin egoteko aukera izan dute eta Ana Ollo azaldu digun moduan, horrelako ekimenetan edota oroimenaren inguruan gazteen  parte-hartzea beharrezkoa da etorkizunean iraganeko akatsak berriz gerta ez daitezen. Bertan lanean aritutako Izaro eta Nerea gazteekin izan gara ere beraiek kanpaldia eta lana bera nola bizi izan duten ezagutzeko.

 

Ana Ollo Irati Irratian:

Izaro eta Nerea bolondresak Irati Irratian:

Iruzkindu