Auritzeko Jostaleku, 100 urte 1000 bizipen

Auritz herriko ardatz eta ehundaka pilotarien akuilu izandako Josta-leku frontoiak 100 urte beteko ditu aurten. Hasieran zeru zabalekoa zen, gerora XX. mende erdialdean estali egin zuten. Pala txapelketak, esku pilota, … Auritzeko nortasuna eraikitzen lagundu duen eraikina dugu Josta-leku. Kirola nabarmendu den arren, beste ospakizun zenbaiten gordeleku izan da frontoia. Mendeurrena behar bezala ospatzeko deia […]

Unai Laso bikain ari da 4 eta 1/2ko txapelketan eta Irati irratira gonbidatu dugu

Elezkano eta Artolaren kontrako partidak irabazi eta gero Irati irratian gurekin mintzatu da Unai Laso Bizkarretako pilotaria. Pozik dago egindako lanarekin, bere buruarekin pozik eta partida hauetan erakutsitako konfidantzarekin. Berdin aritu nahi du hurrengo larunbatean Joseba Ezkurdiaren kontra ere. Unai Laso Irati irratian.