Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua

Saio honetan Xanti Begiristainen auzolotsekin hasi gara. Gaurkoan Ikurrin kontuak izenburudun auzolotsa ekarri digu gurera. Ondoren, Garaitzeko Asi eta Elutseder elkarteek abian jarritako Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua ezagutu dugu Arantxa Iriarteren laguntzarekin. Izenburua: Uztailaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Berritasunez beteta dator Auñamendiko bigarren antzerki zikloa

Ekainaren 4an hasiko da aurtengo bigarren Auñamendiko Antzerki Zikloa. 5 emankizun izanen dira osotara eta larunbat honetan izanen du lehen hitzordua ZuBi emankizunarekin. Ez hori bakarrik, egun osoko egitaraua betetzeko emankizunen goizetan Ibilaldi zikloa antolatu dute. Bost emankizunetarako bonuak atera dituzte, guztietara joan zaitezke 25 euro ordainduta. Lehendabiziko lau emankizunak Auritzeko Kultur etxean izanen dira […]