Mundu digitalean ematen diren indarkeria matxisten inguruko formakuntzak izanen dira Erron, Ariben eta Nagoren

Auñamendi aldeko berdintasun zerbitzuak antolaturik eta Rebeca Paz indarkeria matxistan aditua eta hacker feministak emanda formakuntza saioak izanen dira mundu digitalean izaten diren indarkeria matxistaren inguruan. Ikerketen arabera emakumeen %15-30ak izan dira inoiz jazartuak eta askotan kostatzen da holako indarkeriak identifikatzea. Identifikatu eta erantzuna ematerko erremintak jarriko dituzte mahai-gainean Erron , Ariben eta Nagoren izanen […]

Azaroa bete ekitaldi izanen dute Agoitzen Emakumeenganako indarkeriaz jabetu eta hauxe bera salatzeko

Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna izaki herriz herri antolatu izan ohi dituzte ekimenak indarkeriaz jabetu eta hori bera salatzeko. Agoitzen urriaren 31an hasi ziren Pamela Palencianoren “Si es Amor no duele” liburuaren inguruan solasaldi bat eginez eta bakarrizketa bat antzeztuz DBH 3. mailako ikasleekin. Honek segida izanen du aste honetan erakusketa eta proiekzio eta […]

Azaroa bete ekitaldi Zaraitzun emakumeen kontrako indarkeria salatzeko

Azaroaren 25a emakumeen kontrako indarkeria salatzeko eguna dugu eta urtero aldarrikapenak kalera ateratzeko galdu ezin den zita bilakatu da mugimendu feministaren lanaren ondorioz. Urtero Pirinioetako emakume elkarteek ere ekitaldi andana antolatu ohi dituzte eta halan egin dute aurten ere. Horietako elkarte bat Xaiki emakume taldea da zeina Zaraitzu ibarra daukan eragin eremua. Azaroaren 25ari begira […]

Egun On, Auñamendi! Sexu indarkeriaren inguruko hausnarketa eta Desobedientzia zibila

Gaur Sexu indarkeriaren kontrako eguna izanik hausnarketa batekin hasi dugu saioa. Bertan aldarrikatu dugu arrazoiak soberan ditugula gaurkoan diren mobilizazio desberdinetan parte-hartzeko. Ondoren, bihar izanen den Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburuaren aurkezpena eta Itoitzen aurkako borrokaren hitzaldia aitzakitzat hartuz Julio Villanuevarekin solasten egon gara. Izenburua: Azaroaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]