Egun On, Auñamendi! Lekukoa Pirineo Mentor eta Aralar irratia

Saioa Gupirinioako Naia Sanchezekin hasi dugu Lekukoa Pirineo Mentor delako zerbitzua ezagutzen. Negozio eta zerbitzuen lekukoak pasatzea ahalbideratuko duen zerbitzua litzateke. Ondoren, asteartero lez Aralar irratia bisitatu dugu Martin Juanenaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Azaroaren 30eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Lekukoa Pirineo Mentor egitasmoa jaio da zerbitzu eta negozioen erreleboa ahalbidetzeko

Ez hori bakarrik, gure herrietako biztanleen bizi kalitatea mantentzeko ere zeharkako modu batez bada ere. Pirinioan zegoen kezka batetik sortu zen ekinaldi hau zeina bertan galtzeko arriskuan dauden negozioen eta etorkizuneko jabeen arteko zubi lanak egitera dator. Erraza dirudien arren bere lanak eskatzen dituen lana da, baina lan horrek gure herrietan izanen duen eragina lan […]