Igandean Mezkiritzen ospatuko dira Nafarroako Xare txapelketako finalak

7 urte dira Xare euskal pilotan aritzeko erreminta berreskuratzen hasi zirela Auñamendi Pilota eskolako lagunak. Urte guzti hauetan zenbait erakustaldi eta gazteenak bertan trebatzen jardun dira. Igande honetan jasoko dituzte lan horien uztak, maila guztietako finalak Auñamendi Pilota Elkartekoek betetzen baitute. 10etan hasiko dira finalak eta tartean ere ekimena aprobetxatuko dute Maider Ardanaz pilotari handiari […]

Larunbata honetan bueltatuko da Mezkiritzeko Bost Kirola

16 urteren ondoren bueltan izanen da Mezkiritzeko Bost Kirol egitasmoa. Kirol ekinaldi hau 1982an izan zuen hasiera eta elkargune garrantzitsua izan zen garaian zonaldeko jendearentzat. Lehen norbanakoek jokatzen bazuten ere, gogorregia zenez, gaur egun taldeka lehiatuko dira bi talde Ligezta eta Lezemotz, bosna partaide dituztelarik. Izanen diren modalitateak eskua, xare, pala motza, larruzko paleta eta […]

EkoLocal, Applikate enpresak garatutako nekazari eta abeltzainendako erreminta berria

Gaurkoan teknologia lehen sektorearen mesedeetara jarri dugu. Ostiralean argitaratu zuten EkoLocal aplikazio berria Applikate-ko lagunak. Aplikazio honek ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zubia egiteko jaioa da eta jada 5000 bisita jaso ditu eta 700 pertsona erregistratu dira aplikazioan. Horretaz solasteko Joselu Ciarekin izan gara eta berak argitu digu zertan datza doako den erreminta berri hau. Nola […]

Egun on, Auñamendi! Applikateren EkoLocal aplikazioa eta Pirinioko Soinu Bandaren 26. saioa

Saioa ostiralean plazaratu egin zuten egitasmo berri batekin hasi dugu, Applikate enpresak ateratako EkoLocal aplikazioa. Horren inguruan solasteko Mezkiritzeko Joselu Ciarekin solastu gara bera baita aplikazioa garatu duen horietako bat. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan Garraldako Edurne Bidadorrek alaitu digu goiza bere kantu zerrendarekin. Izenburua: Apirilaren 23ko saioa Iraupena: 2:50 ordu Klikatu hemen […]

Pirinioko Soinu Banda, 20.atala: Aitziber Larrea

Gaurko an Erroibarren dugu, Auzperri eta Mezkiritz batzen duen lagun baten zerrenda jasotzeko, Aitziber Larrearen zerrenda alegia. Gipuzkoa oso presente eduki dugu gaurkoan, gutxi irten baikara herrialde horretatik. Abestiak: 1.- Kashbad (Hegaz) 2.- Morau (Nork daki) 3.- Berri Txarrak (Ardifiziala) 4.- Mikel Markez (Gaur ere) 5.- Su Ta Gar (Hitz margotuak) 6.- Negu Gorriak (Gora […]

Egun on, Auñamendi! Karrape irratia eta Pirinioko Soinu Banda 20.atala

Gaurkoa Leitza bisitatzen hasi dugu. Karrape irratira joan gara Unai Zabaletak prestatutako kronika jasotzera. Bukatzeko, Pirinioko Soinu Banda ekimenarekin jarraitu dugu , gaur Auzperri-Mezkiritzen izan garelarik Aitziber Larreak eginiko zerrendarekin. Izenburua: Apirilaren 15eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko