Osasuna, frankismoa, errepresioa eta bizipenak barnebiltzen dituen liburua aurkeztuko dute Agoitzen.

Liburu berezia da Mikel Huartek idatzitakoa eta Txalaparta argitaletxeak argitaratutakoa. Osasuna ardatz bere historian murgiltzen gaitu bertan historian zehar suertatutako zenbait bizipen azalduz. Osasuna, errepresioa, politika eta bizipenak biltzen dituen lana aurkeztuko du larunbatean Mikel Huartek eta berarekin solasteko aukera ez dugu galdu.     Mikel Huarte Irati irratian

Josefina Lamberto, argidun loretxo kementsua

Josefina Lamberto, frankistek eraildako Maravillas Lambertoren ahizpa dugu. Josefina betidanik emakume borrokalaria eta kementsua izan da, batez ere oroimen historikoaren alorrean. Bizitza osoan bere ahizparen istorioa zabaltzen egon den laguna dugu eta hainbat ekinbidetan parte hartutakoa ere. Horrelako pertsonai bai dokumental bat behar zuela ohartu ziren Juan Luis Napal eta Virginia Senosiainek, aurreko dokumental baterako […]

Igariko frankismoko esklabuak gogoan

Memoriaren Bideak ekimeneko Ana Barrenarekin izan gara gaurkoan. Hasiera batean esklabuen omenezko monolito bat jartzeko jaiotako elkartea bazen urtero urtero Igariko gainan frankismoko esklabuei omenaldia antolatzen darrai, hango eta hemengo jendearen inplikazio eta parte hartzearekin. Aurten presentzialki ez bada ere, ospatu eginen dute, oroitzen jarraituko dute, hala aldarrikatu du Anak. Ana Barrena Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Memoriaren bideak, Aezkoako Astean behin eta Energia ituna

Gaurkoa Igariko gainean lan egin zuten frankismoko esklabuak gogorazten hasi dugu Memoriaren Bideak taldeko Ana Barrenarekin. Ondoren, Aezkoako Gazte Asanbladako Ainhoa Bueno izan dugu Aezkoako Astean Behin jolasaren inguruan elekatzen eta primizian finalera sailkatutakoen izenak ematen. Bukatzeko, natura eta Energia Ituna hizketagai izan dugu Naiz Irratitik hartutako Ekologistak Martxan-eko kidea den Maitane Arriri eginiko elkarrizketarekin. […]