Egun On, Auñamendi! Gure Zirkua eta Rojos liburua

Gaurko saioa Gure Zirkua proiektua ezagutzen hasi dugu Iker Galartza zuzendariarekin batera, hilabete amaieran egonen baita Gure Zirkua Antsoainen. Ondoren, Mikel Huarte kazetari eta idazlearekin egon gara Rojos liburua ezagutzen, larunbatean emanen duen aurkezpena aitzakitzat hartuta. Izenburua: Irailaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Osasuna, frankismoa, errepresioa eta bizipenak barnebiltzen dituen liburua aurkeztuko dute Agoitzen.

Liburu berezia da Mikel Huartek idatzitakoa eta Txalaparta argitaletxeak argitaratutakoa. Osasuna ardatz bere historian murgiltzen gaitu bertan historian zehar suertatutako zenbait bizipen azalduz. Osasuna, errepresioa, politika eta bizipenak biltzen dituen lana aurkeztuko du larunbatean Mikel Huartek eta berarekin solasteko aukera ez dugu galdu.     Mikel Huarte Irati irratian