Otsagabia aintzinera itzuliko du Orhipean festak

Gaur gauean hainbat sorginek eginiko konjuru batek Otsagabia 1900. urtera itzularaziko du eta hasiera emanen zaio Orhipean besta. Urte horietako egun normal baten errekreazioa da Orhipean eta aintzinean ofizioak nolakoak ziren azaleratzen du. Herri osoa batzen da besta honetan parte hartzera, modu batean edo bestean bere aletxoa jarriz. Aurten ere hala izanen da eta jaia […]

Urmugak bi ekitaldi eginen ditu gaur Otsagabian eta Orbaizetan

Uztailaren 10ean abiatu zen Urmuga ekimenak gaur geldialdi berezia eginen du Otsagabian eta Orbaizetan. 15:30tan Et Incarnatus orkestrak eta Donostiko Orfeoiak kontzertua eskainiko dute Muskildako baselizan. Horren ondotik, Et Incarnatus hirukoteak (Oroimen Ensemble) Orbaizetako Kultur Olan Nerea Pedraz olerkigileak lagundurik emankizuna edukiko dute arratsaldeko 18:30tan. Bertan emakume konpositore zenbait lan ekarriko dituztela komentatu digute. Bereziak […]

Thayaba taldeak kontzertuak eskainiko ditu Auritzen eta Otsagabian

Bi artista handi batu dira proiektu berri bat garatzeko, Thayaba, kubatar indigenen hitza, kolpe sendoa esan nahi duela. Jorge Sanchezen sorkuntzei kolpe elektrikoa eman dio Txuma Flamariquek. Beste bi lagunekin sortu dute talde berria. Gogo handiekin hartu dute apirilean Atarrabian estreinatu zuten bide berri hau eta are gogotsuago datoz guregana. Honen inguruan aritu zaizkigu gaurkoan […]

Norberaren sendatze ariketa izanen da Otsagabian larunbatean

Udako solstizioak egitasmo berri baten jaiotza ekarriko du larunbata honetan Otsagabian. Zazpi zitetako egitasmoa dugu “La Sanación de la Bruja” egitasmoa, zeinak norberaren sendatze edo osatzea bilatuko duen solstizioak dakarren energia aprobetxatuz. Egitasmo honen sustatzaileetako bat dugu Estibaliz Rudi Izura “Cuidarte” metodoaren bultzatzailea. Hala ere, energiaz eta ariketez aparte arteak ere edukiko du bere baitan […]

Etxebizitzaren arazoari irtenbide eman diezaiokeen Coliving eredua aztertuko dute Otsagabiako jardunaldian

Pirinioko Mahaiak eta Gupirinioko lantalde teknikoak Etxebizitzaren inguruko jardunaldiak eginen ditu datorren maiatzaren 28an Otsagabian, Coliving ereduan atentzioa jarriz. Toki-entitateei zuzenduta jardunaldi hauetan zenbait eredu jarriko dira mahai-gainean, Erronkari eta Usurbilekoak kasu. Gaur honi helduta Erronkariko alkate den Amparo Viñuales Gale izan dugu gurean Zaltu ostatuan eratu duten colivingaren esperientzia partekatuz. Lagun dexenteri tokia egin […]

Euskaraldian umoreak eginen du Ztandap Pirinioetan

Euskaraldiaren bueltan Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai izanen ditugu bere umorezko obra berriarekin Nafar Pirinioak zeharkatzen. Ztandap du izenburu emankizun berri honek eta Luze edo Motzen ostean prestatutako bakarrizketa dugu. Egunerokoan emakumezkoen aferak eta egoerak umore puntu batekin lantzen ohi dituzte. Gaur, maiatzaren 15ean Aurizberrin, bihar Zubirin eta maiatzaren 24an emankizun berri honetaz gozatu dezakegu. […]

Pirinioetako bailara desberdinetako lagunek bere ahotsak batuko dituzte II. Kantuz topaketetan Otsagabian

Duela bi urte hasitako ekimenari jarraipena emanez larunbata honetan goizeko 11etan Otsagabiako Gartxot Elkartean jarri dute hitzordua Pirinio osoko kantuzaleak batzeko zita. Aurreko topaketak giro ederrean igaro ziren Erronkarin eta orain zaraitzuarrei dagokie anfitrioi lanak egitea. Elkartetik abiatu eta Otsagabia osotik kantuan ariko dira 46 kantuetako kantutegia baliatuz. Horren ondotik, 100 bat lagunek bazkaltzeko bidea […]

Tokiko produktuak zapore gozoa utzi du Pirinioetan

Larretik elkarteak antolatutako azoka arrakastatsu batek erdigunean kokatu zituen Pirinioetan ekoiztendiren produktuak.Martxoaren 23a aspaldidanik hartua zuten Larretik Elkarteko ekoizle eta abeltzainek. Bertan eurenproduktuak erdigunean kokatuz azoka bat antolatzea zen haien helburua, beren ezaugarria den tokikoproduktua balorean jartzeko ideia gara zezaten, baita lortu ere. Azokan Nafar Pirinioetako 17 ekoizle izanziren euren produktuak saltzen. Azoka Larretik elkartea […]

Otsagabiako berriak: Agate deuna eta Paxkal Irigoienen bisita

Gaur berriz izan dugu Otsagabiako Eskolan komunikazio tailerrean dabilen Ximel Senberoiz Moso laguna. Gaurko kolaborazioan Agate Deunan bertan bizitakoak eta Paxkal Irigoien musikariaren bisita kontatu digu. Komunikazio alorrean harrobi majoa dagoela erakusten du honek, milesker berriz ere Ximel!   Paxkal Irigoienen bisitaren harira eskolakoek eginiko artikulu eta argazkiak: Otsagabiako Eskola-Paxkal Irigoien   Ximel Semberoiz Moso […]