Mabel Cañada: “Azken hilabete hauetako Nafar Gobernuaren indefinizioak eta Pirinioarekiko komunikatze gabeziak kezkagarriak eta iraingarriak izan dira”

Badira zenbait hilabete gobernua eratu zenetik eta orduz geroztik ez dute erabaki Pirinioko Planaren gauzatzea zein arlok hartuko duen bere gain. Alderdien arteko negoziazioetan katramilatuta omen dago, ez baitago komunikaziorik Pirinioko Mahaiko lagunekin. Indefinizioak eta komunikazio gabeziak kezka eta haserrea piztu du Pirinioetan eta Pirinioko Mahaiak Gobernuari eta Parlamentuari premiazko bilkura eskakizuna luzatu du. Momentuz […]

Mabel Cañada (Pirinioko Mahaiaren lehendakaria): “Pirinioarekin hartutako konpromisoa gogoratu dezaten egin genion deia Nafar Parlamentuari”

Ostiralean helarazi zuten prentsa oharra Pirinioko mahaiak. Nafar Parlamentuari eskakizun berezia egiten zioten, Pirinioaren eta oro har despopulazio arriskuan dauden eremuekiko neurri bereziak mantendu ditzan. Hau aitzakitzat hartuta, Pirinioko Mahaiko lehendakaria den Mabel Cañadarekin izan gara honen inguruan solasean.   Mabel Cañada Irati Irratian:  

Datorren asteko jardunaldien inguruko ikuspegia eman digu Mabel Cañada Pirinioko Mahaiko lehendakariak

Datorren asteburuan izanen dira Pirinioko mahaiak eta Gupirinio dinamizazio taldeak antolatutako jardunaldiak. Pasa den astelehenean Gupirinioko Irama Vela izan genuen jardunaldietaz solasean eta gaurkoan Mabel Cañada Pirinioko Mahaiko lehendakaria izan dugu. Etorkizuneko zehar-lerroak markatuko die Pirinioko mahaikoei jardunaldietan hausnartu eta erabakitzen denak, beraz animatu gaitu ahalik eta anitzena izan beharko baitira jardunaldi hauek.     […]

Despopulazioari aurre egiteko lege espezifiko bat aldarrikatu du Pirinioko Mahaiak.

Astebete pasata egon gara Pirinioko Mahaiko lehendakaria den Mabel Cañadarekin. Prentsaurrekoa burutu zuten Iruñeako Geltokin Nafarroako Gobernuari besteak beste despopulazioari aurre egiteko legedi propio bat exijituz. Bertan ere azaldu zuten despopulazioaren abiadura askoz ere azkarragoa da honen kontra lanean dihardutenenak baino, batez ere burokrazia eta agertutako zenbait oztopori aurre egin izanagatik. Horrekin amaitzeko Pirinioko Mahaiak […]

Egun On, Auñamendi! Lakabeko Afrodantza topaketak eta Urrotz-Hiriko iraunkortasun feria

Saio hau dantza afrikarretan murgilduta hasi dugu, Baobab dantza eskolako Ainhoa Carrerak lagunduta. Dantza eskola honek Lakaben antolatu baititu asteburu honetan topaketak. Ondoren, Irati mankomunitateak antolatutako Iraunkortasun feria ezagutzera joan gara Mabel Cañada bertako lehendakariaren eskutik. Izenburua: Irailaren 17ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Iraunkortasuna hizpide hartuta feria antolatuko du Irati mankomunitateak Urrotz Hirian

Larunbata eta igande honetan izanen da feria. Gaur egungo egoera irauli nahiko luketen proiektu txikiak izanen dute tokia bertan. Formakuntzarako saioa izatea nahi dute ere antolatzaileek. Feriaren inguruan solasteko Irati Mankomunitateko lehendakaria den Mabel Cañadarekin izan gara gaurkoan. Mabel Cañada Irati irratian