Sorginak nor ziren azaltzeko hitzaldia emanen du Amaia Nausiak Auritzen

Nabarraldek eta Auritzeko udalak antolatutako Sorgin Ehiza 1525-2025 aste kulturalaren barnean kokatzen da Amaia Nausia Pimoulier historialari eta ikerlariak emanen duen “Sorginak nor ziren” hitzaldia. Bere historialari lanetan aunitzetan ikertu egin du emakumeen garaietako figurak eta genero ikuspegitik ekin die bere ikerketei. Oraingoan sorginen iruditegia deseraikitze ahaleginean Amaiak sorgin horiek benetan nor eta nolakoak ziren […]

Sorgin ehizaren inguruko kultur astea eta jardunaldiak izanen dira Auritzen

500 urte bete dira Auritzen 5 lagun erre izan zituztenetik sorginak izandako akusaziopean. Honen karietara Nabarralde fundazioak 5 urtetik hona egin izan ohi dituen jardunaldiak gai honetara bideratu ditu, 1525. urteko Sorgin Ehiza Pirinioan. Kultur astea izanen da lehendabizi abuztuaren 18tik 23ra eta jardunaldiak abuztuaren 23an izanen ditugu. Honen inguruan elekatzen Nabarralde Fundazioko kidea den […]

Sorgin Ehizan eraildakoak gogoratuko dituzte larunbatean Auritzen

1525eko ekainaren 19a zen. Pirinioetan zehar ibilitako Balanza lizentziatuak agindua eman zuen Auritzen 5 pertsona erretzea sorginkeriaren akusaziopean. 4 emakume eta gizon bat ziren bertan eraildakoak. Zita honen gertutasuna dela eta Auritzen egun osoko egitaraua antolatu dute oroimen ekimen gisa. Duela bost mende bezala merkatua izanen da goizean. Eskolan Nabarralde fundazioak Sorgin Ehizaren inguruko erakusketa […]

Sorgin-ehizaren 500. urteurrena kari hainbat ekimen izanen dira Nafar Pirinioetan

Aurten inkisizioak Pirinioan burututako sarraskiaren 500. urteurrena betetzen da, Auritzen izandako erreketen 500. urtemuga alegia. Hau ardatz hartuta Nafar Pirinioetan zehar hainbat lagun eta elkarte gaia jorratzeko aukera ikusi zuten eta haien artean elkartzen hasi ziren. Erronkaritik hasi eta Erroibarreraino izanen dira zenbait lagun sorgin-ehizaren inguruko ekitaldiak antolatzen. Lehendabiziko ekinaldia logotipoaren sorrera izanen da eta […]

1525. urteko Sorgin ehizaren inguruko erakusketa eta jardunaldia antolatu du Nabarralde Fundazioak Auritzen

Datorren urtean 500 urte betetzen dira Pedro Balanzaren agindupean Auritzen izandako 5 pertsonaren aurkako exekuzioaz eta honen karietara Nabarralde fundazioak Auritzeko udalaren laguntzarekin efemeridea nabarmendu izan nahi du, erakusketa eta jardunaldi bat antolatuz. Erakusketa asteon izanen da Auritzeko Kultur etxean ikusgai eta jardunaldia aldiz larunbatean ospatu eginen da. Pirinioetan pairatu egin zen errepresio bortitza nabarmenduko […]

Egun On, Auñamendi! Sugarren mende eta Irailaren 11ko urteurrena Naiz Irratian

Astelehena dugu gaurkoa eta larunbatean Sorogainen Asisko Urmeneta izanen dugunez Sugarren Mende eleberri grafikoa aurkezten, berreskuratu dugu Imanol Ubauk egin zion elkarrizketa. Ondoren, Naiz irratikoek eginiko elkarrizketa bat ekarri dugu gurera, irailaren 11ko erasoaren urteurrenaren harira Asier Blaseri eginikoa. Izenburua: Irailaren 13ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko