“Sorginak euskal kulturan: errealitate historikotik gaur egungo mitora” hitzaldia emanen du Amaia Nausia larunbatean Nagoren

 Sorginak eta hauen idealizazio mitologikoaz arituko da larunbatean Amaia Nausia Nagoren. Zenbateko egia diren dakizkigun kontakizunak eta nolakoak ziren gaur egun uste ditugun sorgin haiek. Hitzaldiaren nondik norakoak jakinarazteko izan da gurean solasten Amaia.   Amaia Nausia Irati Irratian

Sorginen mitoa deseraiki dezagun

Aspaldikoa bada ere Sorgin Ehiza oso presente izan ohi dugu solstizio egunetan. Hori pentsatu zuten Karekin Kulturak eta Agoitzeko Udalak gaurko hitzaldia prestatzean. Gaiaz solasteko hizlaria izan dugu Amaia Nausia Pimoulier, Historian doktorea bera eta berak azaldu digu zergatik eraiki zen mitoa bere garaian. Amaia Nausia Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Abisuak, Aralar irratia eta Sorginen mitoa

Gaurko saioa abisu bat pasatzen hasi dugu. Ondoren Lekunberri aldera jo eta Martin Juanenarekin elkartu gara bere kronika pasa zezan. Bukatzeko, Amaia Nausia Pimoulier historian doktorea izan dugu sorginen mitoa deseraikitzen hitzaldia eman behar baitu arratsaldean Agoitzen. Izenburua: Ekainaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko