Hutsun txalaparta taldeak JEL triok lagundurik Artze emankizuna eskainiko du Agoitzen

Kontzertu ederra izanen da larunbata honetan Agoitzen. Bertan Hutsun txalaparta taldeak JEL trio (bateria, akordeoia eta kontrabaxua) taldearen laguntzarekin Artze emankizun berezia eskainiko baitute. Txalaparta musika estilo desberdinetan egokitu ta gero orain ere egokitzapen eder bat eginen dute agoiztarren gozamenerako. Gaur ekitaldi hau aitzakitzat hartuta Hutsun Txalapartako kidea den Anai Gambra izan dugu gurean.   […]

ETAren historia ikuspegi literario eta intimo batetik eginda

Hori da ondorioztatu daitekeena Arroz Urez liburua irakurrita. Gaurkoan igandean izanen den liburuaren aurkezpena aprobetxatuz liburuaren idazlea den Mikel Albisu Mikel Antzarekin izan gara. Berarekin nolakoak izan diren liburu honen hastapenak eta zergatiak errepasatu ditugu. LIburuan kointzidentziak eta kasualitateen bidez ETA erakundearen historiaren errepaso intimo eta literario bat egiten du idazleak. Aurkezpena datorren igandean izanen […]

Aezkoan errotutako eleberri batekin irabazi du Eneko Barberenak (H)ilbeltza beka

Xukuneatik aldendu ahala du izenburua proiektua zeina proiektu honekin irabazi duen Eneko Barberenak 2021eko Baztango udalak eta Txalaparta editorialak ematen duen (H)ilbeltza beka. Proiektu berriaren inguruan aritu gara gaurkoan berarekin eta aipatu digunagatik Orbara,Orbaitzeta, Aria eta Garralda arteko leku batean kokatuta egonen da bere eleberria. Urte bete dauka burutzeko eta momentu honetan ideiak hartzen dabilela […]

Egunon Auñamendi! Azaroaren 20an Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoratu ditugu

Ez da posible kantatu zuen Ruper Ordorikak bere adiskide Josu atxilotu zutela jakin zuenean; ez dela posible egingo zuen oihu batek baino gehiago duela 30 arte urte Madrilen hil zutenean. Bost urte lehenago GALek beste euskaldun bat hil zuen Bilboko bere kontsultan: Santi Brouard. Ane Muguruza elkarrizketatu dugu ezagutzera heldu ez zen bere aitaren heriotzaren […]