Eleñoak liburua aurkeztu zuen Josune Aznarez Alkatek asteburuan Erronkarin

Laminarra argitaletxearekin argitaratu du Josune Aznarez Alkatek bere Eleñoak liburua. Bertan, Erronkariko uskara ikertzen ari zelarik agertutako 23 istorio labur barnebiltzen ditu. Erronkarieraz, jasota eta beste hizkuntzatara itzulita bertan ageri zaizkigu istorio guzti hauek. Liburua Erronkari ibarreko zenbait tokitan eskuratu daiteke baita Iruñeako zenbait liburu-dendetan ere 10 euroren truke. Gaur Josune Aznarez Alkat izan dugu […]

Prudencio Hualderen pertsona aztertuko dute Bidankozarteko lagunak hitzaldi baten bitartez

Bihar agorrilaren 19an izanen da arratsaldeko 18:00etan Bidankozeko Aiza Bilguan(udaletxea) Bidankozarteko lagunek Prudencio Hualderen inguruko hitzaldia. Mariano Mendigacharekin batera Prudencio bertako euskararen gordailu izandakoa dugu eta haren bizipen eta testuak ekarriko dituzte gogora. Hori aprobetxatuta Bidankozarteko Gotzon Perez Artuch lagunarekin solastu gara gaurkoan.   Gotzon Perez Artuch Irati Irratian:  

Egun On, Auñamendi! Elebetean Behin eta Latinoamerika Hala Bedin

Gaur Gupirinioko kidea den Ainhoa Elizalderen eskutik ezagutu dugu Elebetean Behin ekimena. Berarekin ere hitz egin dugu idatz diezaiogun Pirinioari liburuskaren inguruan. Ondoren, Hala Beditik hartutako elkarrizketa izan dugu Latinoamerikako egoeraz jabetzeko Fakun Aznarezen laguntzarekin. Izenburua: Urtarrilaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Uskararen eleak berreskuratzen

Lan horretan hasi dira Erronkariko bailaran. Astero hitz edo ele bat aukeratuko dute eta honen inguruko azalpenak eman ele hori erabilia izan dadin. Iniziatiba hau Beortuetako Euskalkien Forotik ateratako ideietako bat litzateke. Ekimen honetaz solasten ibili gara Burgiko Udalako kidea den Ainhoa Elizalderekin. Irailean ele guztien inguruko lehiaketa antolatu eginen dute ea jendeak barneratu dituen. […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Erronkariko eleak eta Karlandiren zuloa

Gaurkoa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, bertako esataria den Jokinen ahotik kronika jasotzeko. Ondoren, Ainhoa Elizalde izan dugu Erronkariko uskararen eleak dinamikaren inguruan solasean. Bukatzeko, Karlandiren zuloraino joan gara bertako indusketak ezagutzera Emma Bonthorne lagunaren eskutik Izenburua: Uztailaren 20ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Uskararen Eleak liburua aurkeztu digu Josune Aznarezek

Erronkariko Uskara aztertzen duen liburua argitaratu berri du Josune Aznarezek. 2003an hasi zen lan bat egiten unibertsitatean eta hari horretatik tiraka 502 hitz irizpide hartuta sortu du Uskararen Eleak lana. Berarekin batera lan honek barnebiltzen duen historia eta pasarteak gogora ekarri ditugu. Josune Irati irratian