Egun On, Auñamendi! Beste normaltasun bat eta Artziko indusketa lanak

Ostegunetan kolaborazioak izaten ohi ditugu eta horietariko bat Xanti Begiristain Madotz laguna da. Gaurkoan berak euskaratutako Beste Normaltasun bat testua ekarri digu. Ondoren, Artzira jo dugu, bertako indusketa lanetatik Aranzadi zientzia elkarteko kidea den Oihane Mendizabal azken aurkikuntzen inguruan elekatu zaigularik. Izenburua: Abuztuaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Murga ETB1en, Gamesa Ez itxi testigantzak eta Hiriburun euskaraz ikasteko eskubidea

Gaurkoa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu, Murga Sailburuak eta ETB1 hizpide izan ditu bere hitzartzean. Ondoren, Agoitzeko Siemens Gamesako langileen testigantzak izan ditugu, oinez jan baitira Iruñera. Bukatzeko,  Naiz irratiko lagunek Alain Hiriart Hiriburuko auzapezari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Uztailaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Vasconia edo Baskonia, Abisuak eta Gamesa Agoitzeko prentsaurrekoa

Gaurkoan Xanti Begiristain lagunarekin hasi dugu saioa. Oraingoan Saski Baskonia taldeak duen eredua izan du hizpide. Ondoren Gure Aizpea elkartetik helarazitako abisua pasa dugu. Bukatzeko Agoitzen hainbat eragile zein tokiko entitatek Gamesa Agoitzeko langileei elkartasuna emanez eginiko prentsaurrekoa ekarri dugu. Izenburua: Uztailaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Eusko Jaurlaritzaren euskararekiko jarrera eta GALen inguruko Hala Bediko eztabaida

Gaurkoan Xanti Begiristain lagunarekin hasi dugu saioa. Oraingo honetan Eusko Jaurlaritzak euskararekiko duen jarreraz hausnartzen duen idatzi batekin etorri zaigu. Bukatzeko Hala Bedi irratian GALen inguruko egondako eztabaida ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Manex eta behiak, Ene Baitan bizi da eleberria eta Olako jauregiko izen hautatzea

Gaur saioaren Xanti Begiristain Madotz izan dugu bere kolaborazioarekin. Gaurkoan Manexen istorio berri bat ekarri digu Manex eta behiak izenburupean. Ondoren, Maddi Ane Txoperena Iribarren kazetari, bertsolari eta idazle gaztea izan dugu bere Ene Baitan Bizi Da eleberriaz solasten. Bukatzeko Orbaitzetako Olan kokatua dagoen jauregiaren inguruko izen bozkaketaren berri eman dugu. Izenburua: Ekainaren 11ko saioa […]