Zaintzaren, erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren inguruko diagnostikoa aurkeztuko diete Auñamendietako herritarrei.

Erroibar, Aezkoa, Artzibar eta Orotz-Beteluko Berdintasun zerbitzuak deituta Equala kontsultorak Zaintzaren, erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren inguruko lehen diagnostikoa egiteko lanak hasi zituen duela urtebete. Arlo teknikoko lagunekin edota herritarrekin egindako lan saio desberdinetatik ateratako informazioa hartuta  orain diagnostiko horren informea ondu dute.  Informe hau aurkeztuko dute jendaurrean hilabete honetan 3 deialdietan. Irailaren 17an Artzibarko jauregian arratsaldeko […]

Zaintza eta Auto-zainketa ikastaroa aurrera eramanen duen Amarenea proiektua ezagutzen

Larunbata honetan izanen den Pirimakume topaketen barnean Zaintza eta Auto-zainketaren inguruko ikastaroa emanen du Eva Rosinok. Evak Amarenea proiektua jarri zuen martxan eta topaketetan parte-hatuko zuela jakin izan dugunez eta hori aitzakitzat hartuz, bere proiektua ezagutzera joan gara. Proiektua ezagutu nahiko bazenute hemen duzue aukera: Amarenea web orria   Eva Rosino Irati Irratian: