Familian sexualitatea nola landu dezaketen ikasteko tailerra astelehen honetan

Gaur ikusita astelehenean familian sexualitatea nola landu daitekeen ikasteko tailerra dagoela Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, tailerra bera emanen duen Eva Rosinorekin egoteko parada hartu dugu. Berak azaldu digu gaur egun sexualitatea lantzeko dauden arazoak eta baita aukerak ere. Tailerra datorren astelehenean 16:30tan Garraldako Eskolan izanen da.   Eva Rosino Irati Irratian:

Zaintza eta Auto-zainketa ikastaroa aurrera eramanen duen Amarenea proiektua ezagutzen

Larunbata honetan izanen den Pirimakume topaketen barnean Zaintza eta Auto-zainketaren inguruko ikastaroa emanen du Eva Rosinok. Evak Amarenea proiektua jarri zuen martxan eta topaketetan parte-hatuko zuela jakin izan dugunez eta hori aitzakitzat hartuz, bere proiektua ezagutzera joan gara. Proiektua ezagutu nahiko bazenute hemen duzue aukera: Amarenea web orria   Eva Rosino Irati Irratian: