Korrikarik ez baina AEK eta euskarari BULTZA emateko unea iritsi da

Egunotan Korrikak gure herri eta bailarak zeharkatu beharko zituen, baina pandemia dela eta ezin da egitasmo erraldoi hau aurrera eraman, horrek suposatzen duenarekin. Euskararen aldeko ekimen honek gure hizkuntzaren presentzia ahalbidetzeaz aparte AEK-ko euskaltegien sustengurako baliabideak eman ohi ditu. Urte zaila izan da euskaltegietan baina hala ere ez dute amore eman Ana Kolomok adierazi digun bezala. Korrika ez da egonen baina AEK eta euskara bultzatzeko dinamika jarri dute martxan zeinetan gure zonaldean hiru deialdi egin dituzten, Agoitzen, Garraldan eta Erronkarin eguerdiko 12etan igande honetan. BULTZA DEZAGUN EUSKARA! BULTZA DEZAGUN AEK!


Ana Kolomo Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu