Haur Eskolak euskaraz edukitzeko eskubidearen aldeko aldarriak zeharkatuko du Iruñea ostegunean.

Iruñeko Euskalgintzak zabaldu zuen deia ostegun honetan Haur Eskolak Euskaraz izateko eskubidea defendatzeko. Beraiek deialdia eginda ere hainbat alor eta norbanakoek bat egin dute deialdiarekin sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez. Gaur egun egoera latza da hizkuntz eskubide aldetik eskola bakarra baita euskara hutsean eta horrek nabarmenki kaltetzen ditu Iruñeko haurren hizkuntza eskubideak. Honetaz solasteko Iruñeko Euskalgintza taldeko kidea den eta Iruñeko Haur Eskoletako LAB sindikatuko ordezkaria den Amaia Razquin Jurio izan dugu gurean.

 

 

Amaia Razquin Jurio Irati Irratian

Iruzkindu