Asteburuko eguraldiaren errepasoa, euriaren itzulera eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburu lasaia izan dugun arren aste hasiera honetan  hain beharrezkoak ditugun ekaitzak eta euriak bueltatu dira eta hala komentatu digu David de Andresek. Gero aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara, mugimendua dakarrela ikusita.        David de Andres Irati irratian

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Eguraldiari dagokionez aste oso lasaia eta monotonoa izan dela ondorioztatu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpena ekarri digu aldaketa gutxi espero direlarik.        David de Andres Irati irratian

Porrotx eta Marimotots, Agoitzeko Euskararen eguna eta Literatur Solasaldiak

Euskararekin zerikusia duten gaiak dakarzkigu normalean Idoia Zabaltzak bere kolaborazioetan. Gaurkoan euskarazko edo euskararen inguruko hiru ekimen ekarri dizkigu. Astelehean Agoitzen Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izanen ditugu “Zerua lapurtu digute” ikuskizuna eskaintzen. Hori bakarrik ez eta urriaren 10ean Agoitzen Euskararen Eguna antolatu dute euskara maitatu eta erabiltzearen aldeko ekimena izanik. Bukatzeko, euskarazko literatur solasaldiak […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Gazteei espresatzeko tokia eta moduak uztearen garrantzia

Mirenek gaurkoan nerabe eta gazteei espresatzeko espazioak eta moduak uzteko garrantzia aldarrikatu du bere ohiko kolaborazioan. Jada behin baino gehiagotan aipatu dugun kontua da baina azkenaldian ikusitako esperientzia desberdinek hau aldarrikatzera eraman dute.  Egun hauetan gurean ikusi izan du Agoitzen ANERK elkartekoek egiten duten lana eta gu bezala zoragarria dela deritzo. Baita ere, Iruñerrian lantzen […]

Asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Uda lehor batetara ohitu gara eta halakoa izan da ere asteburua David de Andresek aipatu digun moduan. Prezipitazio eza izan da nagusi irailan zehar. Komentario hauen ostean asteburuko eguraldi iragarpena eman digu Davidek.        David de Andres Irati irratian

Asteko eguraldiaren errepasoa, Mediterraneoko ekaitzak eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aste idorra izan da gurean eguraldiari dagokionez, baina Mediterraneoko kostaldean euri-ekaitz mardulak izan dira eta hala adierazi digu David de Andresek. Kolaborazioa amaitu dugu asteburuko eguraldi iragarpenarekin.        David de Andres Irati irratian

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburukoaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Eguraldi antiziklonikoak ez du atsedenik eman astean zehar nahiz eta freskatu duen, hala solastu gara David de Andres lagunarekin. Pasatakoari begiratu ostean etorkizuneko eguraldiarekin sartu gara, zeinetan ez da aldaketarik nabari.        David de Andres Irati irratian

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Ikasturte berriari egokitzeko gomendioak

Berriz ere izan dugu gurean Miren Cia Urrutia nerabezaroan aditua. Gaurkoan ikasturtea hasi berri denez honetan jarri nahi izan dugu atentzioa. Zaila izaten baita egokitzea berriz ere ikasturtearen errutinan sartzea eta horretarako hainbat irizpide zaindu behar ditugu. Batez ere zaila izaten da Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasatzen direnean gazteak. Haur izatetik nerabe izatera egiten dute […]