Ezpelaren aldeko ekinbidearen ospakizuna larunbatean Abaurregainan

2020an abiatu zen Ezpela zaintzeko ekinaldia Abaurregainan Ezpelzaintza 2050 izenburupean. Ekinaldiak mugak hautsi eta lortu zuen ezpela defendatzeko hainbat erakunde zein norbanakoren konpromisoak batzea lortu zuen. Ekinaldi honetan ezpelaren haziak jaso eta gordetzea zen zeregin nagusia eta ezpelaren egoera tokian toki jarraitzea zen eta beharra ikusi zen elkarte bezala aritzea erabaki zuten, honela sortu zen […]

Deiadarra Pirinioetatik erresistentzia Euskal Herriko historiaren inguruko liburu ilustratua kaleratu du Aritz Ibarra Agirrezabalek

Aritz Ibarra Agirrezabal marrazkilariak bere konfort eremutik , hots komikigintzatik, irten eta Euskal Herriko historia biltzen duen liburu ilustratua kaleratu du. Lan hau egiteko 3 urte t´erdi eman ditu eta burutzeko dokumentazio lan handia egin izan du, batez ere historiagile zenbait lan aintzat hartuz eta arakatuz. Hasiera batean berak onartu bezala Euskal Herriko historia 20 ilustrazio […]

Ingurua ezagutu, baloratu eta ukenduak egiteko tailerrak Zaraitzun eta Erronkarin

Udaberriarekin batera Zaraitzu eta Erronkarin ingurua ezagutu, baloratu eta bertan topatutako landareekin ukenduak egiteko tailerretarako deia luzatu dute. Gentiana Pirineoko Silvia Erlanz izanen da ikastaro hauen dinamizatzaile, bere lan anitzen artean eta biologa den artean, ingurugiro hezkuntza jorratzen ohi baitu. Gaur bera izan dugu ikastaro hauen inguruan solasean. Berak animatu gaitu tailer hauetan parte-hartzera beste […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Hezkuntza estiloak

Gaur itzuli gara bi astetan behin dugun kolaborazioarekin. Gaur Miren Cia Urrutia nerabezaroan aditua den laguna izan dugu. Pantailak alde batera utzi eta gaurkoan hezkuntza estiloak izan ditugu hizpide, nerabeetatik fokoa kendu eta hezitzaileengan (gurasoengan) jarri dugu. Maccoby eta Martinen ikerketa eta sailkapena izan dugu oinarri, zeina lau estilo desberdin markatzen dituen, autoritarioa, demokratikoa, arduragabea […]

Asteburuan ospatuko da Agoitz Loretan jaialdiaren 2. edizioa

Natura eta jasangarritasuna hizpide duen Agoitz Loretan jaialdiak bere bigarren edizioa ospatuko du asteburu honetan Agoitzen. Hala ere, jaialdia baino lehen izan dira zenbait ekimen beroketa gisa, lorategien auzolana eta orkideen inguruko ibilaldi gidatuak kasu. Arrakastatsuak izan dira eta hori bera espero da asteburu honetarako. Jaialdian mikrolorategien lehiaketa izanen da, zeinetan enpresa eta negozioez aparte […]

Asteburu gora-beheratsuaren errepaso eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Apiril bero eta lehorrak maiatza hasiera heze eta freskoari eman dio bide David de Andresekin hitz egin dugun bezala. Aipagarriak atzokoan izandako ekaitzak kazkabarra eta elurra ekarri zituztela. Horren ostean aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara.        David de Andres Irati irratian

Kirola eta natura batzeko bi hitzordu Orbaizetan

Lehen hitzordua larunbata honetan izanen da III. Mendi eguna ospatuko baita Orbaizetan. Goizean goiz irten eta Mendizar igoko dute bertaratzen direnek. Mendi Eguna Euskal Mendizaleen elkartearen 100. urteurrenetik eratorritako ekinaldia da zeina ezkeroztik errepikatu egin duten Orbaizetan. Lehen edizioan Urkulu igo zuten, bigarrenean Mendilatz, aurtengoan Mendizar igoko dutelarik. Bigarren hitzordua, uztailaren 25ean izanen da egun […]

Literatura beltzadun kordel-orri bat hizpide aldizkaria aurkeztuko dute igandean Auritzen

Palencian salgai jarritako kordel-orri bat eskuratu zuen Nafarroako Artxibategi orokorrak. Kordel-orri horretan XIX. mende hasierako kontakizun bat ageri zen, zeina Auritz herria zuen oinarri. Bertan Juan Gastonek ustez eraildako familia oso baten kontakizuna dakar. Hala ere, pertsonaia existitu bazen ere, Saran akatu zituen bi pertsona eta Auritzen ez dira kontakizun honen arrastorik sumatu. Hala ere, […]

Apirileko eguraldi errepasoa eta asteburu luzeko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Apirila euri pila dio esaera zaharrak baina aurtengoa ez-ohiko apirila izan dugu lehorra eta beroa David de Andresek aipatu digunagatik. Normalean baino 3 gradu beroago izan da apirila gure zonaldean eta euria eskasa izan da. Hori aztertu ta gero sartu gara asteburuko eguraldiaren inguruko iragarpenarekin.        David de Andres Irati irratian