Erronkariko uskarara berpiztu eta erabilera sustatzeko gidañoa kaleratu dute

Kebenko elkarteak udari eta batez ere xeiei begirako Erronkariko Uskararen Gidañoa kaleratu du. Bertan xeietako kartel edota emankizunetan beharrezkoak izan ohi uskarazko eleak agertzen dira jendeak erabili ditzan. Ibarreko hizkuntz paisaia egokitu nahi dute eta horretarako sortu dute erreminta hauxe. Kebenko elkarteak ere bertako bizilagunen negozio zein ekitaldietarako itzulpen zerbitzua eskaini ohi dute Erronkariko uskara […]

Almadiaren eguna indartsu dator larunbata honetan Burgira

Ezka ibaiko urak bezala gogotsu dator aurtengo Almadiaren Eguna Burgira. Ondare Kulturala bezala izendatutako jai honek zentralidadea hartzen du Nafar Pirinioetan. Urtero ere zita aprobetxatu egiten dute pertsona eta erakunde edo elkarte bat omentzeko, aurtengo omenduak Jean Marie Ekai musikaria eta Izabako Kurruskla elkartea izanen direlarik, hauek izanen dira aurtengo urrezko almadiak. Goiz goizetik hasiko […]

Zaraitzuko eta Erronkariko irakurle taldeen errepasoa burutu dugu Josu Jimenezekin

Martxoan iragan ziren bi irakurle talde hauen saioak eta gaur izan dugu gurean saio horien errepasoa egiten bertako dinamizatzailea den Josu Jimenez Maia.  Erronkariko bilgioan Virginia Woolf idazle entzutetsuaren Dalloway Andrea izan zuten hizketagaia, zeina mami nahiko utzi zuen ostera izandako solasaldirako. Ondoren, hamar egun berantago Zaraitzuko taldearen hitzordua izan zen, bertan Garazi Arrula idazle […]

Emakumeak eta eurak egindako lan desberdinak izanen dituzte aztergai Landa Adimena topaketetan

Landa eremuan kultura erabiliz zenbait gai jorratzeko sortu ziren Karekin Kulturak kudeatzen dituen Landa Adimena topaketak. Oraingoan topaketak Izaban izanen du geldialdia eta bertan Jon Abrilek sortutako bi lan izanen dira hizpide, 2016an estreinatutako Neskatoak dokumentala, zeina garaiko Baztan Bidasoako emakumezkoek egindako migrazioak azaltzen zituena. Sormen lan honetatik bigarren bat eratorri zen Isildutako Eskuak delako […]

Ainarak dokumentalaren proiekzioa izanen da Agoitzen Martxoaren 8aren harira

Ainarien inguruko dokumentala Agoitzen eskainiko da datorren igandean Emakumearen Eguneko egitarauaren parte. 80 minutu irauten duen dokumental honek garaian Erronkari,Zaraitzu eta Aragoiko Pirinioetako emakumeak zuten bizimodua lantzen du Anne Etchegoyen protagonista duelarik. Herriz-herri ibili dira dokumentala proiektatzen eta arrakasta zabala izan duela gaineratu genezake. Gaur Agoitzeko proiekzioa aitzakitzat hartuta Juan San Martin zuzendari eta produktorea […]

Emakumearen hilabetea eta irakurle talde feminista hizketagai Gaztelu Emakume elkartearekin

Martxoaren 8a iristear dela, Emakume elkarte eta asanbladek beti antolatzen ohi dituzte aldarrikapen ekitaldiak. Zoritxarrez, oraindik ere bada zer aldarrikatu ez baikara berdintasunean bizi, are gehiago epe erreakzionario baten erdian are garrantzitsuagoa bihurtu da aurtengo martxoaren 8an kalera ateratzea. Lan honetan dihardu Gaztelu Emakume taldeak zeina Berdintoki eta Emakume asanbladarekin zenbait ekimen antolatu ditu Erronkarin […]

Babilonia eta Karena liburuak landu zituzten Erronkari eta Zaraitzuko irakurle taldeetan

Josu Jimenez idazlea da irakurle talde hauen dinamizatzaile. Urtarrilean batu ziren 20an Erronkarin, zeinetan Joan Mari Irigoienen Babilonia landu zutela eta aldiz 30ean Zaraitzun, azken honetan Alaine Agirreren Karena liburua izan zutela solasgaia. Saio hauen inguruan, bertan agertzen diren irakurketa desberdinen inguruan eta oro har bilgune hauen garrantziaren inguruan aritu gara gaurkoan Josu Jimenezekin. Hurrengo […]

50. zenbakira heldu da Bidankozarte aldizkaria

Bidankozarte aldizkaria 50. zenbakira heldu berri da. Bertan Bidankozeko historia, toponimia, kuriositateak,… lantzen ditu. 76 biztanle baditu ere historiak 50 ale hauendako eta gehiagorako izan baditu eta horiek denak jaso eta eskaintzeaz arduratzen da Gotzon Perez Artuch. Oikonimia lanketa batean lagundu izanagatik eta Burgiko La Kukulako lagunen lana ikusi eta gero okurritu zitzaion Bidankozarte proiektua […]

“Golondrinas en agosto” eleberria kaleratu berri du Clara Fuertes idazleak

Elkarrizketa batean kazetariak eman zion Ainarien existentziaren berri eta beraien istorio eta dokumentazioan murgildu zen Clara Fuertes idazlea. Idazle bezala lan ugari eginiko laguna dugu, emakumezkoen istorioak ardatz izanda, bere barrenak hustutzeko idazten duen horietakoa eta eleberri hau ainarien istorioa ez ezik doluaren inguruko kontakizun bat da, idazten ari zela bere aita zendu baitzen. Auto-edizio […]

Eleñoak liburua aurkeztu zuen Josune Aznarez Alkatek asteburuan Erronkarin

Laminarra argitaletxearekin argitaratu du Josune Aznarez Alkatek bere Eleñoak liburua. Bertan, Erronkariko uskara ikertzen ari zelarik agertutako 23 istorio labur barnebiltzen ditu. Erronkarieraz, jasota eta beste hizkuntzatara itzulita bertan ageri zaizkigu istorio guzti hauek. Liburua Erronkari ibarreko zenbait tokitan eskuratu daiteke baita Iruñeako zenbait liburu-dendetan ere 10 euroren truke. Gaur Josune Aznarez Alkat izan dugu […]